EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Dakizuenez, bihar, ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. Guk gaur ospatu dugu eskolan.

Lantxo bat eskatu diegu gure haur eta gurasoei: bakoitzak tanta baten barruan euskarazko hitz bat idatzi behar zuen eta tanta berriro ere Kuttunara ekarri. Patioan mural handi bat jarri dugu eta haur bakoitzak bere tanta itsatsi du. Honela, haur, guraso eta andereño guztien artean mural polita osatu dugu.

euskararen eguna 1
Euskarazko murala osatzen
euskararen eguna 2
Kuttunako haurrak euskarazko ttanttak jartzen

Ondoren, kalejira luze bat egin dugu eta euskarazko abestiak abesten eta dantzatzen ibili gera.
Gure eskolan, EUSKARAZ lan egiten dugu urte osoan zehar, baino gaurko egunarekin mezu bat bidali nahi dizuegu guztioi: gutako bakoitzak euskaraz dakigun eta erabiltzen dugun gutxi edo askorekin sortzen dugu gure hizkuntza. Gutxi bada ere, Kuttuna Haur Eskolatik dakizutena erabiltzera animatzen zaituztegu.

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik” Joxean Artze.
Kuttuna Haur eskolako haurrak abesten
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu euskaraz ez dakiten gurasoei lantxo hau egiteko izan duten jarreragatik.

TANTAZ TANTA HIZKUNTZA HANDIA EGITEN DUGU GUREA!!!

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>