Gabonetako jaia

Gabonak modu berezi batean bizi ditugu Kuttuna Haur Eskolan. Haurrek beraien ilusioa transmititzen digute eta gu ere txiki bihurtzen gara garai honetan. Jaialdia ilusioz beterik prestatzen dugu eta irrikitan egoten gara eguna noiz iritsiko den zain baina horretarako, lan haundia dugu eta aurreko asteetan Olentzerori dantzatuko dizkiogun abestien entseguak egiten ditugu.

Jaialdia
Jaialdia

 

Urtero bezala, Kuttuna Haur Eskolako Guraso Elkarteak Gabonetako Jaialdia antolatzen du gure txiki eta beraien gurasoen gozamenerako. Horrela, gure aitatxo eta amatxoak primeran pasatzen dute beraien txikitxoak dantzan ikusiz eta Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria eginez. Eguna borobiltzeko Olentzerok opariak banatzen ditu gure umetxoen artean eta baten batek bere altxorrik preziatuena ematen dio Olentzerori, bere txupetea!!

Olentzero eta Mari Domingi

 

Azkenik, indarrak hartzeko hamaiketako goxo batekin bukatzen dugu Jaialdia gure Olentzerorekin batera gabonetako abestiak abestuz!!!
Beste urte batez, mila esker Kuttuna Haur Eskolarengan duzuen konfidantzagatik eta urte berria gogotsu hasteko hoberena opa dizuegu!!

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>