Badator Korrika 2015

Korrika Kuttuna Haur Eskolan

Kuttuna Haur Eskolan euskararen aldeko ospakizuna ospatu nahi izan dugu. Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta dirua biltzea ditu helburu. Horregatik, Kuttuna Haur Eskolan ideia bikaina iruditu zaigu festa hau gure modura antolatzea.

Haurreskolako umeak korrikan
Haurreskolako umeak korrikan

2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak 19. aldiz eta horrela, ttipi-ttapa bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde ibiliko dira. Korrikaren ibilbide guztian zehar lekukoa eskuz-esku pasatzen joaten da korrikalarien artean eta honen barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua doa.

PORTADA
Haur eskolako umeak korrika egin ondoren

Kuttuna Haur Eskolan ere gure “Korrika berezia” egin dugu. Haur bakoitzak bere petoa eta dortsala jantzita, lekukoa ikasleen artean txandakatuz korrika egin dute, korrikaren abestia kantatzen zuten bitartean!

Bukatzeko, hainbeste korrika egin ondoren, indarrak hartzeko hamaiketako goxo bat jan dugu!

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>