Oiasso museora irteera

Kuttunako handienak NERE HIRIA lantzen aritu dira azkeneko hilabetean. Irungo toki eta eraikuntza garrantzitsu eta ezagunenak ikasi dituzte eta honekin lotuta dauden jarduerak egin dituzte.  Aste honetan, gaia lantzen bukatzeko eta konklusio eta  azken jarduera bezala, Irungo Oiasso Museora irteera izan dute.

Kuttunako haurrak haur eskola gelan
Kuttunako haurrak haur eskolako gelan

TXU TXU trena gure  bila etorri zen Kuttunara eta poz-pozik eta abesten joan ginen museoraino. Ze abentura polita!! Bertara iristean, erromatarrez mozorrotu eta dotore-dotore geunden denak gure arropa eta koroarekin. Museoan zehar bisita egin genuen eta gauza pilo bat ikasi genituen:  gure hiria urteetan zehar nola aldatu den, orduan erabiltzen zituzten txanponak eta katiluak ikusi genituen, garaiko jainko batzuetaz ere aritu ginen, etab.

txu txu trenanpozik txu txu trenan

Bisitan zehar, joko pare bat egin genituen, adibidez, hainbat objektu hartu eta erromatarren garaikoak edo gaur egungoak ziren erabaki behar genuen. Oso dibertigarria izan zen!!! Erromatarrei buruzko bideo bat ere ikusi genuen eta arraunean ibili behar izan ginen txalupa ondo hartzeko.

foto cortada
Haur eskolako haurrak Oiasso Museoan

Gero, berriro trenera igo, eta Irundik bueltatxo bat emanez  ikasitako gauzetako asko ikusi genituen: Juncal Eliza, Santa Elena Ermita, Udaletxea, liburutegia, San Juan Harria, Zabaltza plaza, Santiagoko zubia, etab.

Bukatzeko, trenak Kuttunara eraman gintuen berriro. Esperientzia oso polita izan zen eta gure handiak oso pozik zeuden txangoarekin!!!

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>