Txikimusika

Urriaren 16an, igandea, Irunen Mendibil parkean, txikimusikaren edizio berri ospatu zen.
Kuttuna Haur Eskolak, txikimusikaren edizio berri honetan parte hartu zuen.
Eguerdian hasi ginen, kontzertuaz gozatzen ari ginen bitartean, piknik goxo batekin indarra hartu genuen.
Instrumentuekin txoko bat jarri eta txikienek segituan urbildu ziren, soinu desberdinak esperimentatu eta primeran pasatu zuten.
Gero, gure musika tailerrak iritsi ziren eta primeran egon ginen! Dantzatuz, abestuz eta instrumentu desberdinak jo genituen.
Azkenean txarangarekin gurasoak eta txikiek dantza izugarria egin zuten.
Oso eguraldi ona atera zen eta horregatik arratsaldeko 5 arte musika gozatzeko aukera izan genuen.
Urtero jende gehiago etortzen da txikimusikara eta bihotzez eskertzen dizuegu. Primeran pasa genuen!
Argazki batzuk jartzen dizkizuet.
txikimusika
txikimusika en el parque

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>