10 urte askorako eman dezake

 Kuttuna Haur Eskolak 10 urte ospatzen

Kuttuna Haur Eskolak 10 urte ospatzen ditu. Hamaika abesti eta dantza, far pila eta bereziki, zoriontsu sentitzeko parada. Poza, hori da egunerokoan gure haurrei helarazten ahalegintzen garena, euren aurpegitxo alai horretan irrifar batekin haz daitezen itxaropenarekin.

Atzera begiratuz gero, ohartzen gara ehunka haur iragan direla Kuttuna Haur Eskolatik hamarkada luze honetan zehar. Eta haiengan guztiengan, haziko diren heinean euren garapenean beharko duten autonomia, sentiberatasuna eta baikortasunaren hazia ereiten saiatu gara beti.

Baina askoz ere gehiago da haiek andereñoengan utzi duten arrastoa, familiekin batera, Kuttuna gaur egun dena osatzen dutela ahaztu gabe. Hasiera guztiak bezala, Kuttuna Haur Eskolaren lehen urratsak ez ziren errazak izan. Baina denon artean eraiki dugu gaur egun zenbat eta zenbat haurren bigarren etxea den hau.

Andereño eta haurren oroitzapenak

Hamarkada luze honetan zehar oroitzapen ederrak bildu ditugu: goizeroko irrifarrak, egunon eta muxu goxoak, katuka hasi diren haurren ahalegina, koxkorragoen lehen urratsak, lehen hortzak, lehen hitzak… eta haur eskolaren egunerokoa betetzen duten opari txiki horiek guztiak, familiekin partekatuz, aurrera irrifar batekin jarraitzeko indarra ematen diguna, etorkizuneko gizarte hobeago baten alde ari garelakoan. Kuttunan egunero eraikitzen ari garen hori.

Ficoban ospakizuna

Kuttuna Haur Eskolak 10 urte ospatzeko familiak eta haurrak elkartu nahi genituen. Eta 10 urte ez direnez egunero betetzen eta ospatzen ahal, joan den otsailaren 25ean festa handi bat antolatu genuen Ficoban. Kuttunaren parte diren eta izan diren familia horieki guztiak elkartu eta aurpegi ezagunak eta lehengo lagunak biltzeko helburuarekin.

Kuttuna Haur Eskolak 10 urte ospatzen ditu Ficoban

Susana kuttunako zuzendariak: experientzia eta famili eta haurrekin harremana

Susana Gomez, Kuttuna Haur Eskolako zuzendaria izan zen lehena hitza hartzen. Eta haur eskolaren ibilbideaz haratago, “urteotan andereñoek bildutako eskarmentua, eta haur eta familiekin sortutako harreman estua” nabarmendu zuen gauza guztien gainetik.

Era berean, gurasoek euren haur txikiak haur eskolan lehen aldiz uzten dituztenean, eskuartean daukaten arduraren jabe izanik ere, Kuttunako lan taldea zoriontsua dela dio, “haurren garai kuttun horrekin lan egin ahal izanagatik, non ematen dena baino gehiago jaso ohi den haurren partetik”.

Miguel Angel Paez bidasoa bizirik zuzendaria: kuttuna ekintzailetzaren eredu

Ondoren, Miguel Angel Paezek hitz egin zuen ere. Haur Eskolaren hasierako urteetan babestu zuen Bidasoa Bizirik erakundeko presidenteak, proiektu honen balio soziala nabarmendu zuen, eta 10 urteko ibilbidea egin eta gero, “gaur egun ekintzailetzaren eredu” bilakatu dela, eta “bidasotar familien bizitza errazteko helburua izanik, kalitatezko hezkuntza eskaintzen duen homologatutako zentro honek eskualdeko 14 emakumeei lan egiteko aukera” eskaintzen diela balio gehigarri bat duela esan ere.

Kuttunako andereñoak eta Oihulari Klown antzerki taldea

Ekitaldian bertan, haur eskolako zenbait gurasok ekoitzitako Kuttunako oroitzapenak biltzen dituen bideo proiekzioa ikusi ahal izan genuen, eta andereñoak ere animatu ziren taulagainean 10. urteurrena abestuz ospatzera.

Ohiulari Klown konpainia: Trostan antzezlana

Hamaiketako eta familien arteko elkarrizketaldi goxo batekin bukatu aurretik, Ficoban bildutako 300 lagunak Oihulari Klown antzerki konpainiaren eskutik, “Trostan” clown antzezlanaz gozatu ahal izan zuten, baita eszenatokian aktoreekin batera parte hartu ere.

Haur eskolako familiak

Gauzak horrela, eta ospakizunean gozatutakoarekin indarberriturik, eta 10 urteotan bildutako eskarmentuarekin, eskualdeko haurrek merezi duten heziketa eskaintzeko ahaleginak bikoizteko prest gaude, haurrak zoriontsu izan daitezen, eta euren familien bizimodua konfidantza eta lasaitasun osoz errazteko xedez.

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>