Munstroak eta emoziak

Kuttunan ez ditugu ohitura onak galdu nahi eta beste urte batez gure Inauteriak ospatu ditugu. Eskola koloretako munstro txikiz bete da, koloreen nahasketa izan da eta inauteri festa.

“Koloretako munstroa, Anna Llenas” maite dugun eta haiek maite duten liburua da. Protagonista, munstro maitagarria, arraro esnatu da, nahastuta, txundituta… Ez daki benetan zer gertatzen zaion. Emozioekin nahaspila egin du eta, noski, denak batera, nahastuta, ezin dute funtzionatu. Zorionez, bere lagunak identifikatzen, deskribatzen eta kolore batekin lotzen lagunduko dio, gero pote txikietan sailkatu ahal izateko. Istorio sinple eta dibertigarria da, txikiekin emozioen mundu liluragarria lantzen laguntzen diguna.

Istorio honetako munstroa ez da arriskutsua, ezta beldurgarria, Gure munstroak ere ez, ederrak dira, politenak!! Haur bakoitzak emozio bat irudikatzen zuen: poza, tristura, haserrea, beldurra, lasaitasuna eta maitasuna. Primeran egin dute.

Oso ondo pasatu genuen, asko disfrutatu genuen. Hainbeste lan eta hainbeste parranda egin ondores, indarrak berreskuratu genituen super hamaiketako batekin.

Triste gaude, ez dugu festa amaitzea nahi. Pozarekin eta maitasunez esaten dugu hurrengora arte.

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>