Oiasso Museora bixita

Oiasso museoa, Irunen aurkitutako erromatar garaiko aztarna arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu. Azken hamarkadetan egindako indusketen bidez, portua, iturburuak, nekropolia eta inguruko meatze ustiaketak identifikatu ahal izan dira.

Bisita gidatuan larruzko eta zurezko objektu desberdinak behatu ahal izan genituen. Bertan zeuden  erakusleihoetan merkataritza eta arrantzari buruzko informazioa topatu genuen.  Bestalde, zeramikazko ontziak edo ehundegiko pisuek erromatar hiriko biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen duela 2.000 urte erakusten digu.

Museora bisita egin ondoren bi taldetan banatu ginen: Alde batetik, txikienak erromatarrez jantzi ziren eta gure gidak irakatsi zizkigun objektuen erabilera desberdinak asmatzera jolastu genuen, haien ezaugarriak ikusita ere berriak edo zaharrak ziren arabera sailkatu behar izan genituen. Primeran egin genuen! Bukatzeko Oiasso zaharrean egiten zituzten jolas batzuk ezagutu eta ikasi genituen.

Taldeko handiek Arkeolab izeneko jardueran parte hartzeko aukera izan zuten eta arkeologo gisa lan egin zuten. Hasteko aztarnategi arkeologiko bat induskatu zuten eta bertan txanponak, zeramika edota hezurrak aurkitu zituzten. Baina lana ez zen hor amaitu, laborategira joan behar baitute aurkitutako guztia aztertzera, katalogatzera eta interpretatzera.

Gure abentura amaitzeko, Joxe Leonen Tren Berdean  bueltatxo bat eman genuen!!

 

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>