UDALEKUAK 2020 UZTAILA PSILOCYBENEA BISITA

Uztailean egin dugun txangoa berezia izan da.

Pisilocybenea bixitatu dugu; kanpotik azal beltz eta barrutik bihotz arroxa daukan etxea. Bertan talde askok entsaiatzen dute bertan musika mota desberdinak joaz. Aretoa kontzertuak egiteko erabiltzen da eta kontzertuez gain entsaio lekua eta musika grabatzeko espazioak aurki ditzazkegu.

Goizean autobusa hartu, bertara joan eta inguruan duen lorategi txikian egin genuen hamaiketakoa.

Ondoren indarrak hartuta, Psilocybeko ate sendoak gurutzatu eta aretoan sartu giñen bertan zer espero genuen jakin ezean. Hantxe, Hodei, Mikel eta Koldok, “gure Psilocybetar gogokoenak”, kontzertu txiki bat egin ziguten “Kuttunari” buruzko abesti bat interpretatuz.

Instrumentuak manipulatzeko aukera ere izan genuen. Gorputza astindu eta tresnekin zarata atera ondoren, bertan dagoen irratia eta backstagea erakutsi eta aho zabalik geratu ginen kontzertu desberdinetako kartelez baitago josia.

Bukatzeko aretora bueltatu, jolas bat egin eta lau kamixeta polit oparitu zizkiguten jolasaren txapeldunei banatzeko.

Izugarrizko egun ederra izan zen, oso ondo pasa genuen.

Aukera baduzue bixitatu ezazue Psilocybenea.

Musikaz gozatu eta gora Rock & Rolla!!!!

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>