JOLAS ETA IKAS

[orbit-slider]

Maitatu

La didáctica de la ternura para desarrollar la personalidad segura, la autoestima y la autonomía.

Jolastu

El juego, la creatividad y la investigación para divertirse conocerse a sí mismos y al entorno que les rodea.

Ikasi

La educación, el desarrollo global y el aprendizaje significativo mediante la experiencia real.

Hazi

Cariño a cada niño y niña de forma individual y diferenciada para lograr el máximo desarrollo de sus capacidades.


“Haur-eskolatik eskolarako trantsizioa”

Duela 10 urtez, Kuttuna haur eskolako lan taldea eta familiek Maria C. Torrado psikologoaren laguntza dugu

Munstroak eta emoziak

Kuttunan ez ditugu ohitura onak galdu nahi eta beste urte batez gure Inauteriak ospatu ditugu. Eskola koloretako munstro txikiz bete da, koloreen nahasketa izan da eta inauteri festa.

Udalekuen bukaera iritsi da

Jada udara bukatu da, baina datorren urteko oporretan abentura berriak bizitzeko zuen zain egongo gara! Bideo honetan elkarrekin bizitako momentu hoberenak bildu ditugu! Zuen gustukoa izatea espero dugu!!!! Laster arte!! Mikel, Julen eta Tania

Oiasso Museora bixita

Oiasso museoa, Irunen aurkitutako erromatar garaiko aztarna arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu. Azken hamarkadetan egindako indusketen bidez, portua, iturburuak, nekropolia eta inguruko meatze ustiaketak identifikatu ahal izan dira.

Oiasso hiri zaharraren xarma

Irun hiria, lehen Oiasso izenarekin ezagutzen zena, txoko zoragarri ugari ditu. Horien artean, Meaka auzoko Aiako Harrien magalean kokatuta, Irugurutzeta aurkitzen dugu.

Botila sentsorialekin

Zer dira? Zentzumenezko botilak istripuak ekiditeko seguruak diren materialekin egindako botilak dira. Kolore eta ehundura ezberdinak dituzten hainbat objektu dituzte eta mugitzen direnean forma aldatu eta haurrak estimulatzen dituzte.

Guraso Eskola – Maria C. Torrado

“Mundu honetara argibide libururik gabe iritsi diren haur oso txikien gurasoak trebatu eta lasaitzea da kontua” Urtero bezala Bialkuren (Kuttunako Ikasleen Guraso Elkartea)  Gurasoen Eskola proiektuan Maria C. Torrado psikologo klinikoaren laguntza izango dugu gurekin.

PSILOCYBENEA BISITA

Uztailean egin dugun txangoa berezia izan da. Pisilocybenea bixitatu dugu; kanpotik azal beltz eta barrutik bihotz arroxa daukan etxea. Bertan talde askok entsaiatzen dute bertan musika mota desberdinak joaz. Aretoa kontzertuak egiteko erabiltzen da eta kontzertuez gain entsaio lekua eta musika grabatzeko espazioak aurki ditzazkegu.

Inauteriak «Don’t worry, be Hippie»

Aurtengo inauterietan, 60ko hamarkadara joan gara. Gure Hippie jaildi berezia ospatu dugu, kolore biziak eta estetika psikodelikoa ikus ditzakezuenez. Hippik on bezala,  oso ondo pasa dugu, giro alai eta lasai batean, BIZIA eta MAITASUNA ospatzen!

Gabonetako Jaialdia

Kuttuna Haur Eskolan Gabonak modu berezi batean bizi ditugu. Haurrek beraien ilusioa transmititzen digute eta gu ere txiki bihurtzen gara garai honetan. Jaialdia ilusioz beterik prestatzen dugu eta irrikitan egoten gara eguna noiz iritsiko den zain.

Gabonetako jaia

Gabonak modu berezi batean bizi ditugu Kuttuna Haur Eskolan. Haurrek beraien ilusioa transmititzen digute eta gu ere txiki bihurtzen gara garai honetan. Jaialdia ilusioz beterik prestatzen dugu eta irrikitan egoten gara eguna noiz iritsiko den zain baina horretarako, lan haundia dugu eta aurreko asteetan Olentzerori dantzatuko dizkiogun abestien entseguak egiten ditugu.   Urtero bezala, Kuttuna […]

Euskararen nazioarteko eguna

Dakizuenez, bihar, ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. Guk gaur ospatu dugu eskolan. Lantxo bat eskatu diegu gure haur eta gurasoei: bakoitzak tanta baten barruan euskarazko hitz bat idatzi behar zuen eta tanta berriro ere Kuttunara ekarri. Patioan mural handi bat jarri dugu eta haur bakoitzak bere tanta itsatsi du. Honela, haur, guraso eta andereño […]

Txikimusika mendibilen

Urriaren 16an, igandea, Irunen Mendibil parkean, txikimusikaren edizio berri ospatu zen. Kuttuna Haur Eskolak, txikimusikaren edizio berri honetan parte hartu zuen. Eguerdian hasi ginen, kontzertuaz gozatzen ari ginen bitartean, piknik goxo batekin indarra hartu genuen.

Kurtso bukaerako jaialdia

Urtero bezala, Kuttuna Haur Eskolako IGE, kurtso bukaerako jaialdia antolatu du, gure guraso eta haurrentzat.     Asteko antzerki bat ikusteko aukera izan genuen. Han Afrikako historio bat kontatu ziguten, bere protagonistak «txunga» eta «guay». Ipuin desberdin eta dibertigarria benetan, gure txikiek eta gurasoek primeran pasa zuten.   Gero andereñoek gure eskola haurrekin dantza hasi […]

Oiasso museora irteera

Kuttunako handienak NERE HIRIA lantzen aritu dira azkeneko hilabetean. Irungo toki eta eraikuntza garrantzitsu eta ezagunenak ikasi dituzte eta honekin lotuta dauden jarduerak egin dituzte.  Aste honetan, gaia lantzen bukatzeko eta konklusio eta  azken jarduera bezala, Irungo Oiasso Museora irteera izan dute.

Kuttuna Fikoban txikien azokan

Taller de música

Asteburu honetan Fikobako Haurraren 1go azokan egon gara eta oso esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Eskerrak eman nahi geniskizuen gu ezagutzera hurbildu zareten guztioi eta gure tailerretan parte hartu duzutenei. Bihotzez, milesker!!    

Olentzero

Haurtzaindegi batera joan behar nuen, KUTTUNA izena duen haurtzaindegi batera. Hori izen ederra duena haurtzaindegi honek! Beste urteetan bezela, bertako umetxoei opari batzuk eman nahi nizkien. Mendian ibitzeko ohitura dut nik, eta horregatik, haurtzaindegia aurkitzea pixka bat kosta zitzaidan. Hainbeste kotxe eta etxeren artean, galtzeko bildurra nuen.               Baina, […]

Euskararekin bat!

Urtero bezela, aurten ere Kuttuna Haur Eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu.Gure txikitxoekin Euskarazko betiko abestiak kantatu eta dantzatu ditugu, horien artean: Behin betiko, Guk Euskaraz… Horretaz gain, hainbeste gustatzen zaien “Korrika Txiki” bat ere egin dugu euskeraren alde. Bukatzeko, horrenbeste dantza eta korrikaren ondoren, hamaiketako goxo bat egin dugu indarrak hartzeko!!!

Txikimusika 5

Pasa den igandean, urriaren 11n, Mendibil parkean txikimusikaren 5.edizioa ospatu zen. Ohitura denez, Kuttuna Haur Eskolak edizio honetan ere bai parte hartu zuen. Eguerdiko 12etan hasi ginen, kontzertuekin gozatuz eta ekarritako bazkariarekin indarra hartuz.

Artiako kultur astea

Taller de música Kuttuna Haur Eskola

Aurten ere, Kuttuna Haur Eskolak, Artia auzoko kultur astean parte hartu du. Oraingoan Musika tailer bat antolatu dugu, 3-6 urte bitarteko haurrentzat. Hasteko, armonika polit bat egin genuen, gero instrumentua jotzen saiatu ginen baina soinuka txilibitu baten antza zeukan.

ABENTURA BERTIZ PARKEAN

Los niños de las colonias de Kuttuna en Vértiz

 Kuttuna Haur Eskolako haurrek Bertiz parkean egun zoragarria pasa dute   PARKEA Gure abentura ongi hasteko, Bertizko Parke Naturala hobeto ezagutzeko eta kokatzeko, bertako monitoreak parkeko maketak erakutsi dizkigute. Ondoren, bideo bat ikusi dugu.

Badator Korrika 2015

Korrika Kuttuna Haur Eskolan Kuttuna Haur Eskolan euskararen aldeko ospakizuna ospatu nahi izan dugu. Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta dirua biltzea ditu helburu. Horregatik, Kuttuna Haur Eskolan ideia bikaina iruditu zaigu festa hau gure modura antolatzea. 2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez […]