
TALDE PROFESIONALA
Kuttunan pertsonak dira garrantzitsuenak
Talde lanak eta etengabeko prestakuntzak bermatzen dute gure zerbitzuen eta hezkuntza lanaren kalitatea. Gainera familien eta laguntzeko profesionalen komunitate osoak osatzen dugu Kuttuna. Talde familiar eta hurbila, konfiantza osoa izateko.
LANGILE KUALIFIKATUAK
Haur Hezkuntzan lan talde Kualifikatua
Kohesio handiko talde profesional kualifikatuak egiten dugu lan zentroan, Haur Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko Irakasle tituludunak, Goi-mailako Teknikariak eta Laguntzaileak, eta oreka ezin hobea lortu dugu gure langileen eskarmentu luzearen eta gaztetasunak ematen duen energiaren artean, helburu bakar batekin betiere: zuen seme/alaben ongizatea eta garapena. Konpromisoa eta inplikazioa, ilusioa eta gustatzen zaigun horretan lan egiteko gogoa, goxotasuna, bizitasuna eta inguru ona, horiexek dira gure ezaugarri nagusiak.

Susana Gómez
Osasunaren alorrean egin du lan eta 8 urtez haurrekin Hezkuntza Bereziaren esparruan.
Irakasle-ikasketa Hezkuntza Berezian.
Izugarri gustuko du bere lana; Kuttuna zuzentzea eta antolatzea.
Eskuzabala, arduratsua, irmoa eta pazientzi handikoa.

Mila Viana
Haur Hezkuntza teknikari titulua.
EGA
20 urtetik gora haurrak zaintzen eta hezitzen.
Beti dago besarkadak eta mimoak ematen. Beti laguntzeko prest.
Bere esperientzia eta ikasteko gogoa eskaintzen ditu.

Amaia Arzac
Musika eta lehen hezkuntzako irakasle titulua.
EGA
Shantala masajea.
Samur eta atsegiña, oso martxosa da, irrifarra dauka bere aurpegian beti.

Maitane Estebanez
Lehen Hezkuntzako teknikari titulua.
Euskaraz daki.
Bere bokazioa argia dauka, haurrekin beti!
Goxua eta lasaia. Eskulanak gustoko ditu, barre egitea, jolastu eta jolastu eta jolastu.

Oihane Martín
Lehen mailako iraskaslea eta lehen hezkuntzako teknikari titulua.
EGA.
Psikomotrizitate titulua.
Oso alaia, dinamika eta beti prest laguntzeko.

Sara Blanco
Lehen hezkuntzako teknikari titulua.
Euskaraz daki.
Alaia, maitekorra eta beti dauka irribarrea aurpegian.

Tania Rodriguez
Haur Hezkuntzako irakaslea, Hezkuntza Berezian aipamenarekin.
Haur Hezkuntzako teknikaria.
Euskara Habe 3.
Oso positiboa, dibertigarria, alaia eta maitakorra. Animaliak maite ditu.

Laida Oronoz
Denbora libreko zuzendaria.
Haur Hezkuntzan masterra (Pedagogia Terapeutikoa).
Haur Hezkuntzako teknikaria.
Shantala masaje monitorea.
Euskara (C1).
1. mailako zeinu hizkuntza
Alaia eta dibertigarria. Eskulanak eta ipuinak maite ditu.

Mikel Konde
Haur Hezkuntzako irakaslea eta kirol ekintza fisikoko animatzaile teknikaria.
EGA
Haurrak ikaragarri gustatzen zaizkio eta pazientzia agortezina dauka beraiekin, txikiek hori somatzen dute. Asko maite dute!
Kirola oso gustuko du eta honen baloreak txikitatik erakustea maite du.

Mónica Hernando
Kudeaketa Idazkaritzan diplomatua. Giza Baliabidetan aditua.
Euskara (C1)
Laguntzeko gogoa, alaia, baikorra. Bibra ona helarazten du.
Ez dago inor goizean hain pozik sartzen denik.