JOLAS ETA IKAS

Maitatu

La didáctica de la ternura para desarrollar la personalidad segura, la autoestima y la autonomía.

Jolastu

El juego, la creatividad y la investigación para divertirse conocerse a sí mismos y al entorno que les rodea.

Ikasi

La educación, el desarrollo global y el aprendizaje significativo mediante la experiencia real.

Hazi

Cariño a cada niño y niña de forma individual y diferenciada para lograr el máximo desarrollo de sus capacidades.


Udalekuak 2023

Uda amaitzen dela pentsatzeari uko egiten diogu! Horregatik prestatu dugu bideo hau gure udalekuetako unerik onenekin, beste pixka bat luzatzeko. Gustatuko zaizuela espero dugu! Animo ikasturte hasierarekin eta muxu bat guztiontzat! Laster arte politak! LEIRE, MARIA, MIRIAN, TERESA, ANE

Ikasturte amaierako festa

Aurreko asteburuan ikasturte bukaerako jaialdia ospatu ahal izan genuen, 4 urte ondoren txikiekin eta haien familiekin. “Klotiren izarra” antzerkia ikusi genuen eta haurren izarren boterearekin laino beltza suntsitzea lortu genuen denon artean. Bukatzeko, lunch goxo batekin gozatu genuen, kurtsoan bizitako momentuak gogoratuz eta handien eskolara doazen haurrak pena handiz agurtuz. Ongi ongi pasa uda!!!!

Kuttu Txaranga. Has dadila festa!

Egun hauetan Eskola kolorez, musikaz eta alaitasunez bete da. Kuttunan ez dugu festarik galtzen, baina jai bat gustuko badugu inauteriak dira. Kuttu Txaranga prest dago dena emateko. Eskolako txikiak festarako mozorrotuta ikusi nahi dituzue? Zoragarriak zeuden!!! Oso ondo pasatu dugu.  Era guztietako musika “txarangera” dantzatu dugu. Dena poza eta zalaparta izan da. Baina gauza on […]

Hasieratik seguru

Liburuxka honek honako hau jasotzen du: adingabeak garraiatzeko araudia eta haurrak lotzeko sistema homologatuen informazioa. Helduek bezala, haurrek segurtasuneko babesgailu batekin bidaiatzeko eskubidea dute, istripuren bat gertatuz gero lesiorik izan ez dezaten. Ibilgailuetako segurtasun-sistema gehienak (segurtasun-uhalak, airbagak, buru-euskarriak …) ez daude adin horietarako pentsatuta eta diseinatuta; beraz, haur bakoitzak haurrak lotzeko sistema (HLS) bat izan […]

Oroimenerako uda 2022- Bideoa

Uda honetan bizi izan ditugun unerik onenak gogoratzeko, bideo hau prestatu dugu. Gustatuko zaizuelakoan. Besarkada handi bat gure aldetik! Carla, Leire C. , Leire A. , Estela, Mikel eta Tania

Munstroak eta emoziak

Kuttunan ez ditugu ohitura onak galdu nahi eta beste urte batez gure Inauteriak ospatu ditugu. Eskola koloretako munstro txikiz bete da, koloreen nahasketa izan da eta inauteri festa.

Udalekuen bukaera iritsi da

Jada udara bukatu da, baina datorren urteko oporretan abentura berriak bizitzeko zuen zain egongo gara! Bideo honetan elkarrekin bizitako momentu hoberenak bildu ditugu! Zuen gustukoa izatea espero dugu!!!! Laster arte!! Mikel, Julen eta Tania

Oiasso Museora bixita

Oiasso museoa, Irunen aurkitutako erromatar garaiko aztarna arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu. Azken hamarkadetan egindako indusketen bidez, portua, iturburuak, nekropolia eta inguruko meatze ustiaketak identifikatu ahal izan dira.

Oiasso hiri zaharraren xarma

Irun hiria, lehen Oiasso izenarekin ezagutzen zena, txoko zoragarri ugari ditu. Horien artean, Meaka auzoko Aiako Harrien magalean kokatuta, Irugurutzeta aurkitzen dugu.

Bzzzz Bzzzz Bzzzz… xomorroak!!

Egun handia iritsi da. Dena apainduta eta prestatuta dago. Haur Eskola kolorez, musikaz, magiaz bete da Inauteriak ospatzeko.

Botila sentsorialekin

Zer dira? Zentzumenezko botilak istripuak ekiditeko seguruak diren materialekin egindako botilak dira. Kolore eta ehundura ezberdinak dituzten hainbat objektu dituzte eta mugitzen direnean forma aldatu eta haurrak estimulatzen dituzte.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kuttuna Haur Eskolak hainbat ekimenen bidez oroitzapen honetara batzen da.

Guraso Eskola – Maria C. Torrado

“Mundu honetara argibide libururik gabe iritsi diren haur oso txikien gurasoak trebatu eta lasaitzea da kontua” Urtero bezala Bialkuren (Kuttunako Ikasleen Guraso Elkartea)  Gurasoen Eskola proiektuan Maria C. Torrado psikologo klinikoaren laguntza izango dugu gurekin.

Nola egokitzen ari gara…

Covid-19 –aren ondorioz 3 hilabetez itxita egon ondoren, uztailak 2an irrika eta ilusio handiz gure Haur Eskolaren ateak ireki genituen berriro ere. Udako hilabeteak segurtasuna eta lasaitasuna eman digute  kurtso berri honi aurrera egiteko.

PSILOCYBENEA BISITA

Uztailean egin dugun txangoa berezia izan da. Pisilocybenea bixitatu dugu; kanpotik azal beltz eta barrutik bihotz arroxa daukan etxea. Bertan talde askok entsaiatzen dute bertan musika mota desberdinak joaz. Aretoa kontzertuak egiteko erabiltzen da eta kontzertuez gain entsaio lekua eta musika grabatzeko espazioak aurki ditzazkegu.

Inauteriak “Don’t worry, be Hippie”

Aurtengo inauterietan, 60ko hamarkadara joan gara. Gure Hippie jaildi berezia ospatu dugu, kolore biziak eta estetika psikodelikoa ikus ditzakezuenez. Hippik on bezala,  oso ondo pasa dugu, giro alai eta lasai batean, BIZIA eta MAITASUNA ospatzen!

Gabonetako Jaialdia

Kuttuna Haur Eskolan Gabonak modu berezi batean bizi ditugu. Haurrek beraien ilusioa transmititzen digute eta gu ere txiki bihurtzen gara garai honetan. Jaialdia ilusioz beterik prestatzen dugu eta irrikitan egoten gara eguna noiz iritsiko den zain.

Itsas animalien erakusketa

Kuttunan, handien gelako lagunek, urrian itsasoko animaliak landu ditugu!!! Animali ezberdinen ezaugarri garrantzitsuenak ikasi eta eskulan politak egin ditugu. Arrautzen kaxak erabiliaz, itsasoko animali ezberdinak egin ditugu eta horiekin erakusketa ederra egin dugu!!!

Artiako Kultur Astea

Aurten ere, Kuttuna Haur Eskolak Artiako Kultur Astean parte hartu du. Kriskitina bizia egiten hasi ginen gero 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako prestatu genuen musika tailerra hasteko, eta abestu eta dantza egin ondoren sorpresa izan genuen “Erraldoia”ren bisita.

MUSIKA TAILERRAK

Musika I, Musika II eta Musika eta Mugimendua tailerretan izena emateko epea zabalik dago jada.

UDALEKUAK 2019

Udara bukatzear dago, horrek kurtso berria hastear dagoela esan nahi du… animo lagunak!Datorren urteko oporretan, nahi izanez gero, zuen zain egongo gara abentura berriak bizitzeko!Bideo honetan elkarrekin bizitako momentu hoberenak bildu ditugu!

UDALEKUAK 2019

Udako oporrak geroz eta gertuago dauzkagu eta Kuttunan gure begiraleek jarduera ugari (tailerrak, jolasak, irteerak,…) dituen egitaraua prestatu dute disfrutatzeko eta ikasteko helburuarekin. DIBERTSIOA ZIURTATUTA DAGO!

Aste Santuko Oporrak

Aste Santuko oporrak geroz eta gertuago dauzkagu eta Kuttunan lan eta familia bizitza kontziliatzeko aukerak eman nahi dugulako martxan jarri gara zuen haurrek eskola opor ahaztezinak igaro ditzaten. Horretarako gure begiraleek jarduera ugari (tailerrak, jolasak, irteerak,…) dituen egitaraua prestatu dute disfrutatzeko eta ikasteko helburuarekin. Behar duzuten egunak bakarrik eskatu dezakezue. Kontsultatu gurekin ANIMA ZAITEZTE!

Euskaraldia (11 egun euskaraz)

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

10 urte askorako eman dezake

 Kuttuna Haur Eskolak 10 urte ospatzen Kuttuna Haur Eskolak 10 urte ospatzen ditu. Hamaika abesti eta dantza, far pila eta bereziki, zoriontsu sentitzeko parada. Poza, hori da egunerokoan gure haurrei helarazten ahalegintzen garena, euren aurpegitxo alai horretan irrifar batekin haz daitezen itxaropenarekin.

Gabonetako jaia

Gabonak modu berezi batean bizi ditugu Kuttuna Haur Eskolan. Haurrek beraien ilusioa transmititzen digute eta gu ere txiki bihurtzen gara garai honetan. Jaialdia ilusioz beterik prestatzen dugu eta irrikitan egoten gara eguna noiz iritsiko den zain baina horretarako, lan haundia dugu eta aurreko asteetan Olentzerori dantzatuko dizkiogun abestien entseguak egiten ditugu.   Urtero bezala, Kuttuna […]

Udalekuak 2017

Iraila iritsi da! Udara bikain hau agurtzeko modurik hoberena, momentu politez beteriko bideo hau ikustea nahi dugu! Mila esker gurekin momentu paregabeak pasatzeagatik eta irribarrez betetzeagatik… baita gurasoei ere guregan jarritako konfiantzarengatik!

SENTIMENDUAK

Hilabete honetan, haundien gelan sentimenduen gaiarekin hasi gara. Umeak, jaiotzen direnetik, emozio sendoak dituzte. Hala ere, sentsazio horiek jatorrizkoak dira. Denbora pasa ahala, emozioak zabalduz joaten dira eta txikiei aipatutako sentsazio horiek desberdintzen eta karakterizatzen laguntzea, familien eta hezitzaileen eginkizuna dela pentsatzen dugu;