“Haur-eskolatik eskolarako trantsizioa”

Duela 10 urtez, Kuttuna haur eskolako lan taldea eta familiek Maria C. Torrado psikologoaren laguntza dugu, eta bere topaketa interaktiboen bitartez etapa gogor baina aberasgarri honetan sortzen diren zalantza eta kezkak argitzen eta konpontzen laguntzen digu. Parte hartzaileak eurak dira alabekin eta semeekin izandako esperientzietatik edo bestelako ezagutza pertsonaletatik abiatuta elkarri laguntzen diotenak, nahiz eta Maria profesionalki gidatu eta moderatu.

Oraingoan gai zehatz bati buruzko hitzaldi-kolokio bat antolatzea animatu gara, urtero sasoi honetan zuen zalantzak, kezkak eta baita beldurrrak transmititzen dituzuela “Haur-eskolatik eskolarako trantsizioa”.

Gaiari buruz hitz egiteko, aldaketa hori bizi izan duten gurasoen testigantzak izan ditugu, eta baita haur hezkuntzako profesionalen testigantzak ere.

Gure psikologoak gure neska-mutilek (0-3 urte) bizi duten momento ebolutiboaren berri eman digu, aldaketa handi honek beraientzat zer suposatzen duen hobeto ulertzeko, eta etapa sentikor eta zaurgarri hori zaintzen laguntzeko.

Laburpen bat uzten dizuegu, non, Maria modu labur eta atseginez azaltzen digun.

https://www.kuttuna.com/wp-content/uploads/2022/03/Nuestros-hijos-e-hijas-de-cero-a-tres-anos.-Un-periodo-critico-y-fascinante..pdf

Espero dugu erabilgarria izatea.

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>