Hasieratik seguru

Liburuxka honek honako hau jasotzen du: adingabeak garraiatzeko araudia eta haurrak lotzeko sistema homologatuen informazioa.

Helduek bezala, haurrek segurtasuneko babesgailu batekin bidaiatzeko eskubidea dute, istripuren bat gertatuz gero lesiorik izan ez dezaten. Ibilgailuetako segurtasun-sistema gehienak (segurtasun-uhalak, airbagak, buru-euskarriak …) ez daude adin horietarako pentsatuta eta diseinatuta; beraz, haur bakoitzak haurrak lotzeko sistema (HLS) bat izan eta behar bezala erabili behar du joan-etorrietan. Horrela, istripua izanez gero, heriotza eragiten duten lesioak % 40 gutxitzen dira, eta zauri larriak izateko arriskua % 70.

Askotan, haurrak lotzeko sistema bat erostera doazenek honelako zalantzak izaten dituzte: Non jar dezaket edo jarri behar dut adingabea? HLS guztiak berdinak dira? Zer da ISOFIX? Eta I-Size aulkiak, zer dira? Segurtasun-homologazioak… autoetarako, HLSetarako edo bietarako al dira?

Dokumentu honen helburua adingabearentzako HLS egokiena aukeratzen laguntzea da, adingabearen joan-etorrietarako erabiliko duzun ibilgailuaren ezaugarriak kontuan hartuz. Hala ere, haurrak lotzeko sistema bat eraginkorra izan dadin, haur bakoitzaren altuerarako edo pisurako egokia izan behar da, sistemak ibilgailuan behar bezala kokatuta egon behar du, eta adingabea posizio egokian jarri behar da. Dokumentu honetan, neurri horiek betetzeko orientabide erabilgarri batzuk aurkituko dituzu.

Gogoratu: lehen urteetan ikasten duguna familiaereduak imitatuz egiten dugu. Beraz, segurtasunuhala erabiltzen baduzu, zure seme edo alabari bere babesgailu propioa erabiltzeko exijitu ahal izango diozu. Zure ohiturak haien ohitura bihurtuko dira.

https://www.trafikoa.euskadi.eus/lfr/documents/62353/2021658/SRI-2021_eus.pdf/13a7c399-2c01-34ea-fb29-544f6826614d?t=1624435149419

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>