Gabonetako Jaialdia

Kuttuna Haur Eskolan Gabonak modu berezi batean bizi ditugu. Haurrek beraien ilusioa transmititzen digute eta gu ere txiki bihurtzen gara garai honetan. Jaialdia ilusioz beterik prestatzen dugu eta irrikitan egoten gara eguna noiz iritsiko den zain.

Horretarako, aurreko asteetan lan asko dugu, Olentzerori dantzatuko dizkiogun abestien entseguak egiten ditugu.

Urtero bezala, Kuttuna Haur Eskolako Guraso Elkarteak Gabonetako jaialdia antolatu zuen gure haurren eta familien gozamenerako. Horrela, amak, aitak, anai-arrebak, aiton-amonak … oso ondo pasatu zuten beraien txikitxoak dantzan ikusiz eta Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria eginez.

Eguna amaitzeko, Olentzerok opariak banatu zituen gure txikien artean eta familia guztien artean prestatutako hamaiketako goxo batekin indarrak hartu genituen Olentzerorekin eta Mari Dominguirekin batera gabonetako abestiak.

Mila esker Kuttuna Haur Eskolarengan duzuen konfidantzagatik.

Urte berria hoberena opa dizuegu!!

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>