JOLAS ETA IKAS

kuttuna haur eskola, niños en la guardería

Maitatu

La didáctica de la ternura para desarrollar la personalidad segura, la autoestima y la autonomía.

Jolastu

El juego, la creatividad y la investigación para divertirse conocerse a sí mismos y al entorno que les rodea.

Ikasi

La educación, el desarrollo global y el aprendizaje significativo mediante la experiencia real.

Hazi

Cariño a cada niño y niña de forma individual y diferenciada para lograr el máximo desarrollo de sus capacidades.


Udalekuak 2017

Iraila iritsi da! Udara bikain hau agurtzeko modurik hoberena, momentu politez beteriko bideo hau ikustea nahi dugu! Mila esker gurekin momentu paregabeak pasatzeagatik eta irribarrez betetzeagatik… baita gurasoei ere guregan jarritako konfiantzarengatik! Olatz, Eli, Laida, Juncal, Maider eta Kuttuna Haur Eskolako andereño guztiek bihotz-bihotzez eskertzen dizuete Kuttunara egunero ekartzen duzuen alaitasunarengatik. Indarra hartu ondoren, animo […]

SENTIMENDUAK

Hilabete honetan, haundien gelan sentimenduen gaiarekin hasi gara. Umeak, jaiotzen direnetik, emozio sendoak dituzte. Hala ere, sentsazio horiek jatorrizkoak dira. Denbora pasa ahala, emozioak zabalduz joaten dira eta txikiei aipatutako sentsazio horiek desberdintzen eta karakterizatzen laguntzea, familien eta hezitzaileen eginkizuna dela pentsatzen dugu; garapen emozionala osasuntsua izatea, beste garapen mota batzuentzako oso garrantzitsua baita. Kuttunan […]

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Dakizuenez, bihar, ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. Guk gaur ospatu dugu eskolan. Lantxo bat eskatu diegu gure haur eta gurasoei: bakoitzak tanta baten barruan euskarazko hitz bat idatzi behar zuen eta tanta berriro ere Kuttunara ekarri. Patioan mural handi bat jarri dugu eta haur bakoitzak bere tanta itsatsi du. Honela, haur, guraso eta andereño […]

Txikimusika

Urriaren 16an, igandea, Irunen Mendibil parkean, txikimusikaren edizio berri ospatu zen. Kuttuna Haur Eskolak, txikimusikaren edizio berri honetan parte hartu zuen. Eguerdian hasi ginen, kontzertuaz gozatzen ari ginen bitartean, piknik goxo batekin indarra hartu genuen. Instrumentuekin txoko bat jarri eta txikienek segituan urbildu ziren, soinu desberdinak esperimentatu eta primeran pasatu zuten. Gero, gure musika tailerrak […]

Udalekuak Kuttunan

Hemen dago aurtengo udalekuetako bideoa! Beste urte batez udara bukatu da eta zuen laguntzari esker primeran pasa dugu. Bideo honetan bizi izan ditugu momentuetako batzuk jaso ditugu espero dugu zuen gustukoa zatea. Juncal, Eli, Oihane, Nagore eta Kuttuna Haur Eskolako andereño guztiek bihotz-bihotzez eskertzen dizuete Kuttunara ekartzen duzuen alaitasuna eta zoriontasuna! Kurtsoa hasi da eta […]

LACTURALERA IRTEERA – KUTTUNA

Kuttuna Haur Eskola Lacturale

Kuttunako Haur Eskolako irteera Aurten ere, Kuttuna Haur Eskolako udalekuetako haurrak irteerak egiten ari dira astean behin. Hondartzara, museora, mendira, etab. joan dira eta oraingo honetan LACTURALE-ra irteera izan dute.   LACTURALE Etxeberrin dagoen esne produkziozko enpresa bat da. Esnearen ekoizpenaz eta esnea kontsumitzaile guztiengana heltzeaz arduratzen dira.             Lacturaleko […]

Kurtso bukaerako jaialdia

Urtero bezala, Kuttuna Haur Eskolako IGE, kurtso bukaerako jaialdia antolatu du, gure guraso eta haurrentzat.     Asteko antzerki bat ikusteko aukera izan genuen. Han Afrikako historio bat kontatu ziguten, bere protagonistak “txunga” eta “guay”. Ipuin desberdin eta dibertigarria benetan, gure txikiek eta gurasoek primeran pasa zuten.   Gero andereñoek gure eskola haurrekin dantza hasi […]

Oiasso museora irteera

Kuttunako handienak NERE HIRIA lantzen aritu dira azkeneko hilabetean. Irungo toki eta eraikuntza garrantzitsu eta ezagunenak ikasi dituzte eta honekin lotuta dauden jarduerak egin dituzte.  Aste honetan, gaia lantzen bukatzeko eta konklusio eta  azken jarduera bezala, Irungo Oiasso Museora irteera izan dute. TXU TXU trena gure  bila etorri zen Kuttunara eta poz-pozik eta abesten joan […]

Landareen ikerketa Kuttunan

observando el jardin

Hilabete honetan, Kuttunan, udaberria lantzen ari gara eta horretarako lorezain moduan aritu eta loreak landatu ditugu! Asko dira jarduera honekin lantzen ditugun helburuak, baina garrantzitsuenen artean ingurumenera gerturatzea da eta gure ondoan bizi diren izaki bizidunak ezagutzea. Helburu hauekin, haurrek landare eta loreekin lotuta dauden jardueren bidez gorputzaren koordinazio maila desberdinak eskuratuko dituzte. Gainera, patioan, […]

Spagetti tailerra

Orain dela gutxi, Ibiltari txikien gelan espagetii tailerra egiten aritu ginen eta primeran pasa genuen!! Tailer honekin, umeek zapore eta testura desberdinak ezagutu zituzten. Era honetan, ikus-eskuzko kordinazioa, pintza eta presioa landu eta hobetu zuten, hau aurrerago biziko dituzten etapa desberdinetarako baliogarri izango zaie; adibidez, idazkera ikasteko momentuan

Kuttuna Fikoban txikien azokan

Taller de música

Asteburu honetan Fikobako Haurraren 1go azokan egon gara eta oso esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Eskerrak eman nahi geniskizuen gu ezagutzera hurbildu zareten guztioi eta gure tailerretan parte hartu duzutenei. Bihotzez, milesker!!    

Hawai Kuttuna

Gaur Hawaiin egon gara, bere paisaiekin, bere klima tropikalarekin, hondartzekin eta sumendiekin.                                                                                  E KOMO MAI […]

Olentzero

Haurtzaindegi batera joan behar nuen, KUTTUNA izena duen haurtzaindegi batera. Hori izen ederra duena haurtzaindegi honek! Beste urteetan bezela, bertako umetxoei opari batzuk eman nahi nizkien. Mendian ibitzeko ohitura dut nik, eta horregatik, haurtzaindegia aurkitzea pixka bat kosta zitzaidan. Hainbeste kotxe eta etxeren artean, galtzeko bildurra nuen.               Baina, […]

Kuttuna Euskararekin bat!

Urtero bezela, aurten ere Kuttuna Haur Eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Gure txikitxoekin Euskarazko betiko abestiak kantatu eta dantzatu ditugu, horien artean: Behin betiko, Guk Euskaraz… Horretaz gain, hainbeste gustatzen zaien “Korrika Txiki” bat ere egin dugu euskeraren alde. Bukatzeko, horrenbeste dantza eta korrikaren ondoren, hamaiketako goxo bat egin dugu indarrak hartzeko!!!

Guraso elkarteko eguberrietako loteria

Urtero bezala, Kuttuna Haur Eskola guraso elkarteak (BIALKU), lotería zenbakia aukeratu du txartel bezala saltzeko. Gure zenbakia 99.315 da, txartela 2,50€tan saltzen da, 2€ jokatzen dira eta 0,50€ laguntza IGE-rentzat, urtean zehar antolatzen diren jarduera ezberdinak egiteko (guraso eskola, jaiak, etc….) Animatu eta erosi!!!!

Toussaint oporren amaiera Kuttunan

Gaur azken eguna Kuttunan. Ze pena! Astelehenean eskolara berriro. 2 aste hauetan primeran pasatu dugu, gauza asko egin ditugu. Udazkeneko jarduerak egin ditugu eta nola ez Halloween ere! Eguraldiarekin zorte ona izan dugu eta jarduera asko kalean egin ditugu. “Nöel vacances” arte lagunak!

Musika Kuttunan

Musika estimulazio tailerrak hasi dira, haurrak eta gurasoak primeran pasatzen dute ordu beteko saioan. Ordutegiak hauek dira: 2013an jaiotako haurrek, ostegunetan 17:30-18:30 2014an jaiotako haurrek, ostegunetan 16:30-17:30

Jolas heuristikoa

Jolas Heuristikoa

ZER DA? Jolas heuristikoa 1 eta 2 urteko haurrei zuzenduta dago. Jolasteaz gain, ikertu eta objetu ezberdinak konbinatzen dituzte imaginazioa, kontzentrazioa eta ahalmen sortzailea landuz, momentou oron erritmoa eta haurren beharrak errespetatzen direlarik. Jolas heuristikoan, haurrak zentzumenen bidez objetuen esplorazio eta erabilerarekin, ezaugarrietaz jabetzen dira. Ikertuz,  beraien ikastaldiaz jabetzen dira. Bete eta hustu, estali eta […]

Txikimusika 5 edizioa

Pasa den igandean, urriaren 11n, Mendibil parkean txikimusikaren 5.edizioa ospatu zen. Ohitura denez, Kuttuna Haur Eskolak edizio honetan ere bai parte hartu zuen. Eguerdiko 12etan hasi ginen, kontzertuekin gozatuz eta ekarritako bazkariarekin indarra hartuz.

Artiako kultur astea

Taller de música Kuttuna Haur Eskola

Aurten ere, Kuttuna Haur Eskolak, Artia auzoko kultur astean parte hartu du. Oraingoan Musika tailer bat antolatu dugu, 3-6 urte bitarteko haurrentzat. Hasteko, armonika polit bat egin genuen, gero instrumentua jotzen saiatu ginen baina soinuka txilibitu baten antza zeukan.

Ikasketa errefortzua: ikasi eta gozatu!

Ikasketa errefortzua

Kuttuna haur eskolan, 6 eta 10 urte bitarteko haurrak, etxeko lanak egiteko eta ikasgai gogorretan errefortzua educkitzeko aukera izango dute. Gainera jardueren garapenak euskeraz eta ingeleraz egingo dira. Aukerak ugariak dira, etxeko lanak soilik egitea edo eskolako autobusean (Carrillo) geltokian jeitsi eta Kuttunan merienda hartu ondoren, etxeko lanak egitea. Jarduera lehen hezkuntza titulua duen irakasle […]

Musikaz gozatu zure semearekin!

Musica para bebes

Tailer hauetan gurasoak 1 eta 2 urteko haurrei musikarekin gozatzeko nahia esnatzen dute, entretenimendu eta dibertsio iturria bezala. Gurasoak bere semeekin etortzen dira astean behin ordu bateko saioan. Haurraren emozioak, komunikazioa eta expresioa musikaren bidez adierazten dituzte. Kuttunak musika programa pedagojikoaren bitartez haurraren garapenari laguntzen dio.

“Minion” eskulana Kuttunan

Gaurkoan, LOREZAINTZAN aritu gera eta “MINION” eskulana polit-politak egin ditugu! -Lehenengo, marrazkia margotu, moztu eta plastikozko botilan itsasi dugu. -Ondoren, landarea botila barruan landatu dugu eta belarra ile moduan erabili dugu.

Beste bat arte lagunak!!!

Bideo honekin uda honetan elkarrekin bizi ditugun abentura eta esperientziengatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Talde dibertigarri eta oso alaia zarete eta primeran pasa dugu zuekin. Gurekin egon ez zaretenoi ere uda polit eta zoriontsua pasa izana opa dizuegu. Orain kurtsoa indarrakin hasi eta hurrengo oporretan zuen zai egongo gara jarduera eta irteera pila egiteko. Animo […]

Kuttuna Haur Eskolan TXIKIMUSIKA ekitaldian

KUTTUNA TXIKIMUSIKA –N PARTE HARTU DU !!!   Kontzertuak + musika tailerrak + bazkaria   Aurreko igandean, gure Haur Eskolak Hendaiako Txikimusika ekitaldian parte hartu zuen. Goizean, Gazteluzahar frontoian kontzertuak entzuteko aukera izan genuen eta haur eta familia asko hurbildu ziren gure MUSIKA TXOKOra. Bertan, musika tresnak manipulatu, eta gure Haur Eskolako albumak eskura izan […]

ABENTURA BERTIZ PARKEAN

Los niños de las colonias de Kuttuna en Vértiz

 Kuttuna Haur Eskolako haurrek Bertiz parkean egun zoragarria pasa dute   PARKEA Gure abentura ongi hasteko, Bertizko Parke Naturala hobeto ezagutzeko eta kokatzeko, bertako monitoreak parkeko maketak erakutsi dizkigute. Ondoren, bideo bat ikusi dugu.

¡¡¡¡UDARA ARTE!!!!

Niña pintando con las manos

  ASTE SANTUKO OPORRAK KUTTUNAN !!!   3 eta 9 urte urte bitarteko haurrek handia gainditu dute Aste Santuko Kuttuna opor kolonietan. Haur guztiak hobeto elkar ezagutzeko zenbait jokoetan parte hartu dute eta arrakasta galanta lortu dugu, zuen seme-alabek ederki pasa dute !!!     Eskolan, hainbat jolas, aktibitate eta tailer egin ditugu egun hauetan. Hauen artean, oso murala polita egin dute eskuekin, […]

Korrika 2015

Korrika Kuttuna Haur Eskolan Kuttuna Haur Eskolan euskararen aldeko ospakizuna ospatu nahi izan dugu. Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta dirua biltzea ditu helburu. Horregatik, Kuttuna Haur Eskolan ideia bikaina iruditu zaigu festa hau gure modura antolatzea. 2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez […]

Irungo ikastetxetako eta Frantziako oporrak

Oporrak Kuttunan   Irungo Ikastetxeetako haurrak, Frantzian ikasten dutenekin batera, primeran pasa dute inauterietako oporretan Kuttuna Haur Eskolan. Eskaiolazko maskarak eta zentzumenak lantzeko tailerra egin dugu. Aisialdiaz gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea izan dute!  ASTE SANTURA ARTE LAGUNAK!!!

Kuttuna Euskararekin bat

Urtero bezela, aurten ere Kuttuna Haur Eskolan Euskaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen pasa den abenduaren 3an. Gure txikitxoekin Euskarazko betiko abestiak kantatu eta dantzatu genituen, horien artean: Behin betiko, Guk Euskaraz… Horretaz gain, “Korrika Txiki” bat ere egin genuen, datorren urtean hemen bait dugu berriro ere gure artean 19.Korrika eta martxan jartzeko une ezin hobea […]