Hilabete honetan, haundien gelan sentimenduen gaiarekin hasi gara. Umeak, jaiotzen direnetik, emozio sendoak dituzte. Hala ere, sentsazio horiek jatorrizkoak dira. Denbora pasa ahala, emozioak zabalduz joaten dira eta txikiei aipatutako sentsazio horiek desberdintzen eta karakterizatzen laguntzea, familien eta hezitzaileen eginkizuna dela pentsatzen dugu;
Urriaren 16an, igandea, Irunen Mendibil parkean, txikimusikaren edizio berri ospatu zen. Kuttuna Haur Eskolak, txikimusikaren edizio berri honetan parte hartu zuen. Eguerdian hasi ginen, kontzertuaz gozatzen ari ginen bitartean, piknik goxo batekin indarra hartu genuen.
Orain dela gutxi, Ibiltari txikien gelan espagetii tailerra egiten aritu ginen eta primeran pasa genuen!! Tailer honekin, umeek zapore eta testura desberdinak ezagutu zituzten. Era honetan, ikus-eskuzko kordinazioa, pintza eta presioa landu eta hobetu zuten, hau aurrerago biziko dituzten etapa desberdinetarako baliogarri izango zaie; adibidez, idazkera ikasteko momentuan
Gaurkoan, LOREZAINTZAN aritu gera eta «MINION» eskulana polit-politak egin ditugu! -Lehenengo, marrazkia margotu, moztu eta plastikozko botilan itsasi dugu. -Ondoren, landarea botila barruan landatu dugu eta belarra ile moduan erabili dugu.