Landareen ikerketa Kuttunan

observando el jardin

Hilabete honetan, Kuttunan, udaberria lantzen ari gara eta horretarako lorezain moduan aritu eta loreak landatu ditugu! Asko dira jarduera honekin lantzen ditugun helburuak, baina garrantzitsuenen artean ingurumenera gerturatzea da eta gure ondoan bizi diren izaki bizidunak ezagutzea.

foto 2
Haur Eskolan landareen ikerketa

Helburu hauekin, haurrek landare eta loreekin lotuta dauden jardueren bidez gorputzaren koordinazio maila desberdinak eskuratuko dituzte. Gainera, patioan, baratzean, lorategian, belazean, etab. egiten diren lanetan kolaborazio eta zaintza jarrera bat lortuko dute.

Foto 1
Haurrek haziak botatzen

Beste alde batetik, umeek landareek eta loreek osasunean eta pertsonen bizitzan duten beharraren kontzientzia hartuko dute. Azkenik, landareen, loreen eta euren edertasunaz ere jabetuko dira.

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>