ABENTURA BERTIZ PARKEAN

Los niños de las colonias de Kuttuna en Vértiz

 Kuttuna Haur Eskolako haurrek Bertiz parkean egun zoragarria pasa dute

 

PARKEA

Gure abentura ongi hasteko, Bertizko Parke Naturala hobeto ezagutzeko eta kokatzeko, bertako monitoreak parkeko maketak erakutsi dizkigute. Ondoren, bideo bat ikusi dugu.

Horrela parkean bizi diren animaliak eta izaki magikoak ezagutu ditugu. Euskal mitologiako LAMIA aurkeztu digute:

“Lamiak emakume eder baten itxura du, hankak hegaztiarena. Lamien zereginen artean: artilea haritu, trikuharriak, etxeak, elizak eraiki, eta arropak garbitu. Lamiak atsegin du urrezko orrazi batekin orraztea eta erreka bazter batean edo erreka putzuetan bizi ohi da.”

Monitoreek erronka motibagarri bat proposatu ziguten: “Urrezko orraziaren bila”, haurrek indar eta gogo guztiak jarri eta parkeko ixkin guztietan bilatu zuten orrazia aurkitu zuten arte.

Bisitan eta abenturan zehar, zuhaitz desberdin asko ezagutu genituen, horietako batean, urtxitxa bat zebilen jolasean!!

 

PIKNIKA

Abenturarekin jarraitzeko, mahai batzuetan eseri ginen deskantsatzera eta indarrak berreskuratzera. Piknik goxo goxua jan genuen!

 

Que bien se está en el río !!

 

 

 

 

 

 

IBAIA

Bazkaldu ondoren, bueltatxo bat eman eta Bidasoa ibaian bainu freskagarri bat hartzea erabaki genuen. Zein gustora egon ginen uretan!!!

Txango ziraragarri eta dibertigarria izan da, errepikatzeko modukoa!! Gurekin disfrutatzera animatzen zaituztegu!!!

 

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>