Bzzzz Bzzzz Bzzzz… xomorroak!!

Egun handia iritsi da.

Dena apainduta eta prestatuta dago. Haur Eskola kolorez, musikaz, magiaz bete da Inauteriak ospatzeko.

Inauteri hauek, udaberriak aurreikusitakoa baino lehenago bisitatu gaitu, eta astintzeari utzi ez dioten intsektu txiki ugari ekarri dizkigu: tximeletak, erleak, kakalardoak, marigorringoak, ikus dezakezuen bezala ez zitzaigun ezer falta

Oso ondo pasa dugu, asko disfrutatu dugu eta ez diogu dantzatzeari utzi.

Hainbeste lan eta parranda egin ondoren hamaiketako goxo batekin berritu ditugu indarrak, egun berezi hau amaitzeko modurik onena.  

Ze pena bukatu izana, triste jartzen gara baina, beti, lasaitu egiten gaitu jakiteak urte bat geratzen zaigula hurrengo inauteriak antolatzen gozatzeko.

Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>