FAMILIA

FAMILIA HEZITZAILE

Familia, ama eta aita, zarete erreferente nagusia haurrentzat. Zuen seme/alaben bizitzako une erabakigarri honetan eskolaren eta familiaren artean partekatzen da hazte eta hezte prozesua, baina zuek zarete garrantzitsuenak. Kuttunak osatzen duen Hezkuntza Komunitatean barnean sartzen zaituztegu, eta proiektuan parte hartzeko aukera ematen dizuegu, laguntza, aholkularitza eta beharreko tresnak eskaini nahi dizkizuegu, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko eta dituzuen kontziliazio beharrak asetzeko ibilbide zoragarri eta garrantzitsu honetan.

FAMILIAREN SARBIDEA


GURASO ESKOLA


Gurasoen zereginekin loturiko alderdien inguruan gogoeta egiteko, informazioa biltzeko eta prestatzeko gunea da, gurasoei zuzendua. Familiei laguntzeko baliabidea da, beren hezkuntza eta sozializazio jaruderak behar bezala bidera ditzaten. Zeregin horietan eskarmentu handia duen psikologo batek dinamizatzen ditu saioak. Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu gurasoak lasai joan daitezen programaturiko bileretara eta hitzaldietara.

HAURRAREN JARRAIPENA

FAMILIA-SEGUIMIENTO-LANDAREAK-(2)

Bakarra eta errepikaezina da haur bakoitza. Arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu familiei seme/alabek dituzten adimen anitzen garapena eta bilakaera integrala etenik gabe eta zuzenean jarraitu ahal izateko hezkuntza prozesuan zehar. Ikasturte osoan edo tailerretan egingo da, eguneroko behaketa egituratuaren bidez, haurraren garapenaren balorazioa: identitatea eta autonomia; komunikazioa eta adierazpena; motrizitatea, eta inguru fisiko eta sozialarekiko harremana; garapen globalaren ikuspegia galdu gabe. Behar bereziak eskatzen dituzten egoerak suertatzen badira, familiaren eta eskolaren artean erabakiko eta koordinatuko dira kasu bakoitzerako jarraibide egokienak.

ETENGABEKO KOMUNIKAZIOA

FAMILIA-RECURSOS-PEDAGOGICO-ESPAGETI-TAILERRA-(43)

Bilerak egiten ditugu taldean eta bakarka, hainbat txosten idatzi eta zirkular bidaltzen dizkizuegu abisuekin eta gertatutakoen berri emateko, eta egunkaria-agenda erabiltzen dugu etengabeko jarriapena egiteko, baina batik bat eguneroko aurrez aurreko harremana bultzatzen dugu Eskolaren eta Familiaren artean. Familiek beti eskatu ahal izango dute bilera pertsonalizatua kezkatzen dituen edozein gauzatarako edo semearen nahiz alabaren hezkuntza eta garapena direla-eta irakasleekin hitz egin nahi duten edozertarako: jarrera, loa, elikadura, beste anai/arreba baten jaiotza… Horretarako aukera ematen du halaber gure web orriak eta MN Program.

FAMILIA ETA LANA UZTARTZEA

CONCILIACION-COLONIAS-(1)

Familia bizitza eta lan bizitza uztartzen lagundu nahi dizuegu, haurrak pozik eta eroso egon daitezen beren bigarren etzean, zurekin ezin direnean egon.

TAILERRAK FAMILIAN


Gurasoen eta seme/alaben arteko loturak bultzatzen ditugu masajearen, jolasaren, musikaren eta dantzaren bidez. Gure seme/alabak hobeto ezagutzen eta dituzten beharrak sumatzen laguntzen du. Ikaskuntza eta bestearekin harremanak izateko gogoa eta sormena suspertzen ditu ondo pasatuz.

HITZALDIAK ETA JARDUNALDIAK


Aldian behin Kuttunak hitzaldiak antolatzen digu haurren hezkuntza eta garapenarekin, lan bizitza uztartzearekin eta familientzat nahiz hezkuntza profesionalentzat interesekoak diren kontuekin loturiko gaien inguruan, egon daitezkeen zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko.

IGE

FAMILIA-AMPA(4)

Ikasleen gurasoen elkartea (IGE) badu Haur Eskolak, eta haren helburu nagusiak dira gurasoei Kuttunako bizitzaren berri ematea, ekitaldietan eta jardueretan parte hartu eta antolatuz, eta guraso eskola bultzatzea esperientziak turkatzeko eta familiei laguntza eta orientabideak eskaintzeko beren seme/alaben hezkuntza dela-eta kezka sortzen duten gaietan.

KUTTUNA BALIABIDE PEDAGOGIKOAK

Eskolan aurrera eramandako esperientziak biltzen dira web orrian, zuen seme/alabekin egiteko jardueren erreferente igsa erabili ahal izateko, psikopedagogia, osasun eta beste alor batzuetako profesionalei egindako elkarrizketak argitaratuko dira, eta baita artikuluak eta intereseko estekak ere txikienen hazkuntzarekin eta hezkuntzarekin loturiko kontuen inguruan.

Errekurtsoak

  • Guraso.com –  Gurasoen premiak asetzeko gunea.
  • AMEI – Haur hezitzaileen mundu mailako elkartea.

Colaboradores

  • Hirukide – Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioa da.
  • GIARBI – Euskal Herriko haur eskola pribatuen elkartea.

Entidades

  • Baikara – Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa.