INSTALAKUNTZAK

 


ETXE HANDI BAT

600m2-ko instalazio zabal, moderno, alai eta funtzionalak. Gela bereiziak eta independenteak ditugu etapa bakoitzerako.

ESPAZIO EGOKITUAK

Jardueren beharretara egokituriko gelak, altzariak eta materialak, txikienak eroso egon daitezen.

SEGURTASUN SISTEMAK

Beharreko neurri guztiak hastzen ditugu haurrak babesteko, zoru bero eta gozoak; entxufe eta elementu elektriko isolatuak, irteera eta sarrera kontrolatuak.

KANPORA ATERATZEN GARA

Kanpora zabaltzen dugu gure espazioa, eta eguraldi ona dagoenean aire zabalean egiten ditugu hainbat jarduera aldameneko plazan, eskolatik metro gutxira baitago eta oinez joan baikaitezke hara, edo inguruan dauden parkeetara.


KALITATEZKO INSTALAZIOAK

 

Ongi etorri! Zuen bigarren etxean zaudete.

Kuttunak baditu Patioa, Musika eta Psikomotrizitate gela, 0-2 urtekoen 5 Gela, Jangela, Bainugelak, Harrera,Haur aulkiak uzteko biltegia, Bilera gela, eta Administrazioa.

Eremu zabala, egokia eta segurua haurrek jolastu eta ondo pasa dezaten Kuttunan dauden bitartean.

BISITALDI BIRTUALA

Irudiari klik eginez,  bisitaldi birtuala egin dezakezu gure instalazioetara.