KONTZILIAZIOA

FRANTZIAN ESKOLATUAK

Lan bizitza eta familia bizitza uztartzeko, asteazkenetan eta ikasturtean zehar dituzten gainerako oporraldietan estaldura emanez.

ESKOLAKO OPORRAK

3-8 urteko haurrentzat egonlekuak antolatzen ditugu oporraldietan xede pedagogikoekin eta ludikoekin, hainbat jarduera eskualdea ezagutzeko eta gure ingurua errespetatzen ikasteko.

AUTOBUSERA LAGUNDU

Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrentzat gurasoek ezin dituztenean eraman, ezin dituztenean jaso, edo bi kasuetan, ikastetxean sartzeko eta irteteko ordutegian.

UZTARTZEN LAGUNTZEN

Familia bizitza eta lan bizitza uztartzen lagundu nahi dizuegu, hori ez baita lan erraza bizi ditugun garai hauetan. Horretarako, Hezkuntza Proiektu berritzailea eta konfiantzazkoa eskaintzen dizuegu, zerbitzu ugarirekin, haurrei autobusera laguntzea, jaduera pedagogikoak eta jolasak, haurrak eroso eta pozik egon daitezen beren bigarren etxean eta eskualdea ezagutzen, zurekin ezin direnean egon.
Kuttunak zerbitzu ugari eskaintzen ditu lan bizitza eta familia bizitza uztartzen laguntzeko. Urte osoan eskaintzen ditu zerbitzuak, eta ordutegi oso malguarekin gainera.


FRANTZIAN ESKOLATUAK

Zerbitzu honekin Frantzian ikasten duten seme/alabak dituzten familiei lagun nahi diegu haien lan bizitza uztartzeko, asteazkenetan eta ikasturte osoan zehar dituzten gainerako oporraldietan estaldura emanez.

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA

Asteazkenetan eta Frantziako eskola oporraldietan (Toussaint, Nöel, D´hiver, de Printemps oporraldiak). Ordutegi malgua dugu eta Eskolan egon daitezke 07:00tik 18:30era.
Haurraren irteerek eta sarreren Eskolaren funtzionamenduan eragin negatiboa izan ez dezaten ziurtatzeko, ondoko ordutegia errespetatu behar da:


SARRERAKIRTEERAK
07:00 a 09:30
12:00-13:0012:00-13:00
15:00tatik aurrera15:00tatik aurrera

PROGRAMAZIOA

CONCILIACION-FRANCIA

Jolas jaruderen programa. Gure zerbitzuarekin gozatzeko, ondo pasatzeko eta ikasteko aukera ematen diegu haurrei, biana asteko gainerako egunetan ez beala, tailerrek eta era askotako jarduerek osaturiko jolas eta hezkuntza programarekin.
Ondo pasatzeaz gainera, denbora librea eta aisia erabiltzeko beste modu batzuk partekatu eta ezagutuko dituzte haurrek, etxetik minutu gutxira gainera.
Haurren adinaren arabera antolatzen ditugu taldeak.
Euskara da komunikazio hizkuntza
Gure instalazioak zabalak, modernoak eta funtzionalak dira. Txikien beharreratara egokituak daude materialak eta altzariak.

BARNE DAUDEN ZERBITZUAK

Familien erosotasunerako, haurrek zentroan egoteko behar duten guztia eskaintzen dugu doan.

    • Mantala, lerde-zapi,maindire eta manta esklusiboak siestarako.
    • Garbitegi zerbitzuak: haurraren mantala,lerde-zapia, maindirea eta mantak garbitu eta mantentzeaz arduratzen gara.
    • Hamaiketarako gaileta/fruta/sandwicha.
ASKORA

Askora enpresa da, elikaduran aditua, gure haurrek jaten dituzten menuak ekartzeaz arduratzendena, eta nutrizio ekarpen egokia bermatzen du menuetan. Sortzen diren gizarte eta osasun egoera berrietara egokitzen dituzte menuak, eta horrenbestez, dieta bereziak prestazen dituzte (intolerantzia glutenari, laktosari, esnearen proteinari eta abarri.

Kuttunak hileko menuen plana eskaintzen die familiei, etxeko afariak konpentsatu ahal izateko eskolan egin dituzten bazkariekin.
Egunero emango dugu haurrae elikadura ohituren berri (agendako orria).


GOSARIAKBAZKARIAKSIESTAMERIENDAK
07:00-08:0012:30-13:0013:15-14:4516:00tik aurrera

FAMILIA ESKOLA ARTEKO ELKARLANA

Familia-eskola artean elkarlan eta inplikazio lotura egokia izan dadin, Kuttunak halako tresna batzuk eskaintzen ditu zuen seme/alaben garapenaren jarraipena egiteko edo programaturiko jarduerak ezagutzeko, eta horretarako komunikazio estua izaten dugu familiekin.

Bilerak eta txostenak

Zerbitzuaren hasieran, gelako bilera bat egiten da zuen seme/alaben jardueren inguruan informazio xehea emateko eta izan ditzakezuen zalatzak argitzeko. Behar izan ez gero, bilera egin ahal izango da haurrari buruz hitz egiteko.

Egunerokoa eta zirkularrak

Eskolak orri bat emango dio haurrari gurasoei erameteko eta tutoreak egunean zehar gertatutakoa idazten du orri horretan.
Aldian behin zirkularrak bidaltzen dira abisuen edo gomendio orokorren berri emateko. Garrantzitsua da zirkular horiek irakurtzea eta, eskatuz gero, erantzutea.

Guraso eskola

Kuttunako Guraso eskola zabalik dago Hezkuntza Komunitate osorako, hazkuntzaren eta hezkuntzaren inguruan egon daitezkeen zalantza guztiak psikologo profesional batekin argitzeko eta esperientziak partekatzeko.


EGONLEKUAK 3-8 URTEKO HAURRENTZAKO

Oporraldietarako Egonlekuak antolatzen ditugu helburu pedagogiko eta ludikoekin:

  • Eguberrietan
  • Aste Santuan
  • Udan
  • Zubietan/grebetan

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA

Ordutegia 7:00tik 18:30era da, gehienez ere 8 orduko egonaldiarekin. Egonleku horiek egunka, asteka edo hilabeteka kontrata daitezke. Bazkaria sartzen da zerbitzuan.

JARDUERA PROGRAMA

CONCILIACION-COLONIAS-(3)

Gure programan hainbat jarduera sartzen dira eskualdea ezagutzeko eta gure ingurua errespetatzen ikasteko.

  • Musika/eskulan/sukaldaritza/ipuin kontari/antzerki tailerra.
  • Bisitak baserrietara, museoetara,Plaiaundiko parke ekologikora, Hondarribiko hondartzara eta intereseko beste hainbat lekutara.
  • Aire zabaleko jarduerak: ur-puxiken gerra, herri kirolak, ginkana eta abar.

BARNE DAUDEN ZERBITZUAK

Familien erosotasunerako, haurrek zentroan egoteko behar duten guztia eskaintzen dugu doan:

Jangela zerbitzua

Eskolako jangela zuen seme alabak elikatzeaz gain, osagarri afektiboa ere lantzen du. Bizikidetza, autonomia, ardura eta higiene arauak lantzen dituzte.
Horregatik jangelan elkar jateko momentu oso garrantzitsua da, kuttunako proiektu hezitzailean elementu nagusi bat da.
Elikaduran ohitura on bat jasotzea oso garrantziatsua da haurraren hazkuntza eta garapen intelektuala bermatzeko.

ASKORA

Askora enpresa da, elikaduran aditua, gure haurrek jaten dituzten menuak ekartzeaz arduratzen dena, eta nutrizio ekarpen egokia bermatzen du menuetan. Sortzen diren gizarte eta osasun egoera berrietara egokitzen dituzte menuak, eta horrenbestez, dieta bereziak prestatzen dituzte (intolerantzia gluternari, laktosari, esnearen proteinari eta abarri).

Kuttunak hileko menuen plana eskaintzen die familiei, etxeko afariak konpentsatu ahal izateko eskolan egin dituzten bazkariekin.
Egunero emango da haurraren elikadura ohituren berri (agendako orria).

Familia-eskola komunikazioa:pequesoft

“pequesoft padres” tresna digitalaren bidez, familiak bakoitzaren pasahitzarekin sartu eta han informazioa hau jeitsi dezakete:

Zuen seme-alabek udalekuetan egindako jardueren argazkiak
Albisteak
Zirkularrak eta abisuak
Fakturak
Beste informazio batzuk


ESKOLAKO AUTOBUSERA LAGUNTZEA


Bi aukera:

Gosaldu eta eskolara!

Zerbitzu hau goizeko 7etatik aurrera eskaintzen dugu, duten lan ordutegiagatik beren seme/alabak eskolako autobusera eraman ezin dituzten gurasoentzat. Kuttunan arduratuko gara zure semeari edo alabari gosari orekatua emateaz,inolako presarik gabe, eta gero eskolako autobus geltokira lagunduko diogu.

Egin askaria eta gozatu etxean bezala!

CONCILIACION-MERIENDA-gelan-lan-da-lan-(1)

Zerbitzu hau eskaintzen dugu beren lan ordutegiagatik eskolako autobus geltokian semea edo alaba jaso ezin duten gurasoentzat. Kuttunan arduratuko gara zure semeari edo alabari askari osasungarria emateaz, ogitarteko, fruta eta esneki bat, eskolako jarduerekin eta taldean ondo pasatzen, ikasten eta etxeko lanak egiten dituen bitartean.