LACTURALERA IRTEERA – KUTTUNA

Kuttuna Haur Eskola Lacturale

Kuttunako Haur Eskolako irteera

Aurten ere, Kuttuna Haur Eskolako udalekuetako haurrak irteerak egiten ari dira astean behin. Hondartzara, museora, mendira, etab. joan dira eta oraingo honetan LACTURALE-ra irteera izan dute.

1

 

LACTURALE

Etxeberrin dagoen esne produkziozko enpresa bat da. Esnearen ekoizpenaz eta esnea kontsumitzaile guztiengana heltzeaz arduratzen dira.

LACTURALE

 

 

 

 

 

 

Lacturaleko instalazioak

Lehengo astean, bertara gerturatu ziren. Irundik autobusez abiatu eta hara iristean, bertako instalazioetatik paseo bat eman zuten. Neska batek lagundu zien eta oso ondo azaldu zuen bertako funtzionamendua. Zer den LACTURALE eta nola lan egiten duten, nola sailkatzen dituzten behiak adinaren arabera, etab. Behiak nola bizi diren ere azaldu zuen: zer jaten duten, nola garbitzen dituzten, musika eta dena jartzen diete!!

Lacturaleko opariak

Bisita bukatzerakoan, esnea eta bertan egiten dituzten yogurtak oparitu zizkieten, mmmmmm ze ona!!!
Ondoren, bertatik gertu dagoen zelai batera joan ziren eta han picnik- bat bazkaldu zuten. Gero, parkean jolastu eta bueltako autobusa hartu zuten.

IMG_9829

 

 

Egun eta irteera polita izan zen eta primeran pasa zuten. LACTURALE-n asko ikasi zuten eta datorren urtean bueltatzea espero dute!!!

 

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>