Oiasso hiri zaharraren xarma

Irun hiria, lehen Oiasso izenarekin ezagutzen zena, txoko zoragarri ugari ditu. Horien artean, Meaka auzoko Aiako Harrien magalean kokatuta, Irugurutzeta aurkitzen dugu.

Meatzaritza galeria multzo bat eta kaltzinazio mineraleko bederatzi labeko ondarea ditugu. Gipuzkoan existitzen diren labe bateriarik handienak eta Euskal Herriko garrantzitsuenetakoak dira.

Labeak izugarri handiak dira, eta umeek zalantzan jartzen dituzte haien egiazkotasuna. Horrek galderak sortzen dizkie eta  gidariek pozez eta liluraz erantzuten dizkiete haien galderei.

Ondoren, kaskoak jantzi eta labeen aurrean, meategi zaharretara eramaten gaituen eskailera batetik igotzen gara. Meazuloa ez da oso sakona, nahiz eta XX. mendean nolakoa zen jakiteko  nahikoa den.

Galerian argi gutxi dago eta daramagun kaskoek linternak dituztenez argi izpien ikuskizuna, esperientzia zoragarria sortzen du. Kobazuloaren freskoa, harrien artean erortzen diren ur tantek, hormen koloreak (urdina, kobrea, zuria, grisa …) eta bertan aurki ditzazkegun tresnak (bagoiak, trenbideen aztarnak eta herramientak) bisita zirraragarria izatea egiten dute.

Joan eta etorria Tren Berdean egin genuen. Bere gidaria Joxe León da, Kuttunaren lagun bikaina, hirian zehar bueltatxo bat eman zigun eta primeran pasa genuen.  

Zalantzarik gabe, ikusgarria da gure eskualdeak gordetzen dituen altxorra hauek ezagutzea eta gure jatorria ezagutzeko duten garrantziaz ohartzea.  

 




Utzi erantzuna

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>