PROIEKTUA

LAGUNTZA FAMILIEI

Haur Eskola baino askoz ere gehiago. Inguruko familiek iradoki eta azaldu dituzuen beharrei erantzuteko, zarbitzuen sorta egokia garatu eta optimizatu dugu zuen beharretara egokitu ahal izateko.

TXIKIAK PROTAGONISTA

Haurrak dira gure proiektuaren muina. Maitasun handiz egiten diogu harrera haur bakoitzari banaka eta bereiz, dituen gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta kognitiboak ahalik eta gehien gara daitezen lortzeko.

ESPERIMENTATU-IKASI

Garapen globala eta ikaskuntza adierazgarria bultzatzen ditugu egiazko esperientzien bidez. Jolas libreak eta eredu baten araberakoak, sormenak eta ikerketak aukera ematen dute norbere burua eta ingurua ezagutzeko.

SEGURTASUNA ETA ARRETA

Profesional tituludunen taldea, kualifikazio eta eskarmentu handikoak, instalazio aproposak eta ikasle/irakasle ratio egokiak, guztion artean inguru polita, segurua eta etxekoa osatzen dugu haurren ongizaterako.

ESKOLA HOMOLOGATUA

Kuttunako pedagogia taldeak, gure eskarmentuan eta gure ezagutzetan oinarrituz, eta inguruko familien beharrei erantzuteko, Geure Hezkuntza Proiektua garatu dugu, metodologia egokiarekin, zuen seme/alabek garapen ezin hobea izan dezaten lortzeko eta giro samur, suspergarri, osasungarri, konfiantzazko eta seguruan prestatzen ditugu haurrak etorkizuneko bizitzarako.
Kuttuna Haur Eskolaren (Eusko Jaurlaritzak homologatua) inguruan sortu da hezkuntza Proiektu hay, baina Proiektu zabalagoa ere bada hezkuntza helburuak lortzeko eta familia bizitza eta lan bizitza egoki uztar daitezen laguntzeko. Hainbat zerbitzu eta baliabide eskaintzen ditugu haurren garapenarekin eta hezkuntzarekin loturik, jaio aurreko momentutik hasi eta 8 urte bitarte, eta gurasoei ere eskaintzen diegu prestakuntza. Hezkuntza komunitate gisa, elkarlanean dihardugu familiekin, inguruarekin eta hezkuntza eta osasun arloetako beste profesionalekin, etengabeko hobekuntza prozesuak aurrera eramanez. Urte osoan zabalik egoten da Kuttuna, 07:00tik 19:30era, eta online plataforma hau ere badu.

LAGUNTZA FAMILIEI

PROYECTO-COMUNIDAD-FAMILIA-(1)

Haur eskola baino askoz ere gehiago. Inguruko familiek iradoki eta azaldu dituzuen beharrei erantzuteko, zerbitzuen sorta egokia garatu eta optimizatu dugu zuen beharretara egokitu ahal izateko, esate baterako, eskolako oporretarako egonlekuak, zerbitzu osagarria Frantzian ikasten duten haurrentzat eta eskolako autobusera laguntzea.
Era askotako jarduera eta tailerren programak antolatu ohi ditugu, eta Gurso Eskola era, familiei prestakuntza eta aholkularitza emateko.
Hezkuntza Komunitatearen kontzeptua zabaldu egin dugu gure ikasgeletatik ateratzeko eta Kuttuna Hezkuntza Proiektuaren barnen sartzeko irakasle taldea ez-ezik, familiak, jangelako eta administrazioko langileak eta auzoko inguru hurbilena ere.
Elkarlan estuan dihardugu Kuttuna komunitate osoan, zuen seme/alabak maila guztietan hazi eta hezteko abentura zoragarri honetan elkarrekin aurrera egin ahal izateko, familia bizitza eta lan bizitza uztartzen lagunduz betiere.

TXIKIAK PROTAGONISTAK

PROYECTO-SEGURIDAD(3)

Haurrak dira gure Proiektuaren muina.
Maitasun handiz egiten diogu harrera haur bakoitzari banaka eta bereiz, dituen gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta kognitiboak ahalik eta gehien gara daitezen lortzeko. Inguru suspergarri eta samurrean, errespetatu egiten ditugu haur bakoitzak dituen beharrak eta haur bakoitza dagoen bilakaera-unea. aniztasuna aintzat harturik betiere, aberastasuna baita.

 

ESPERIMENTATUZ IKASI

FAMILIA SEGUIMIENTO LANDAREAK

Garapen globala eta ikaskuntza adierazgarria bultzatzen ditugu egiazko esperientzien bidez. Jolasak, sormenak eta ikerketak aukera ematen dute norbere burua eta ingurua ezagutzeko, pentsatzeko eta ingurua ezagutzeko gaitasuna abian jartzen dute. Kuttunana proiektuen arabera ikasten da, bizipenen bidez, egiaz eta berez, jakin-mina eta irudimena bultzatuz eta lankidetza eta errespetua bezalako balioetan heziz.

Esperientziak eskaintzen ditugu eta familiak tartean sartzen ditugu, eguneroko jarudera errazak parteka ditzaten beren seme/alabekin modu erraz, aberasgarri eta atseginean.
Musika estimulazioa goiz egiten bada adierazpena hobetzen da. Komunikaioa eta sozializazioa bultzatzen ditu, eta era berean, banakotasuna eta berezkotasuna sustazen ditu, eta horrenbestez, musika presente dago gure ibilbide osoan.

Ingelesa, psikomotrizitatea eta sormen plastikoa lantzen goiz hastea, horixe dagure proiektuaren indarguneetako bat.
Ezagutzen eta miatzen ditugu dauden metodologia pedagogikoak, eta haietako batzuen alderdi positiboak berregokitzen ditugu geure metologia sortzeko, haurraren bizitzako etorkizuneko etapa guztietan eragin positiboak izango baititu horrek.

SEGURTASUNA ETA ARRETA

PROYECTO-homologado(3)

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak homologatua da gure Haur Eskola, eta profesional tituludunek osatutko taldea eskainiko dizu, kulifikazio eta eskarmentu handikoak, instalazio aproposak eta ikasle/irakasle ratio egokiak ditu, eta guztion artean inguru egokiaeta etxekoa osatzen dugu haurren ongizaterako.

Gure hurbiltasunarekin eta etenik gabeko arretarekin konfiantza eta beharreko segurtasun afektibo eta fisikoa eskaini nahi ditugu, familiak lasai egon zaitezten eta haurrek osasuntsu eta gustura egon daitezen “etxe” honetan, hauxe izango baita haien bigarren etxea beren bizitzako lehen urteetan. Arreta handia eskaintzen diegu oinarrizko zaintza lanei, haurren elikadurari eta familiekiko komunikazioari eta elkarlanari.

Era berean beharreko segurtasun neurriak ditugu eta baita jarduteko protokolo bat ere larrialdietarako.

Ibilbidea

Hemen jeitsi dezakezu “Kontziliazio familiarreko ibilbidea” pdf-an

Kuttuna haur eskola folleto intinerario escuela infantil página 1