Udalekuak

Udalekuetan izen-ematea zabalik

Izena emateko epea: maiatzaren 9tik 13ra

Datak: ekainaren 20tik irailaren 9ra

2013-2018 bitartean jaiotako haurrei zuzenduta

Uda gertu, klaseak amaitu ostean gure haurren aisialdia antolatzea baino hoberik ez dago. Urtebeteko ahaleginaren ondoren atseden denbora beharrezkoa da, ez da erraza izan, baina aisialdiaz gozatzea eta baloreetan hezi eta laguntasuna, elkartasuna, errespetua…, sustatzen dituzten aisialdi-kirol jarduerak praktikatzea ere garrantzitsua da.  Gai honetaz gu arduratzen gara.

Esperientzia handiko monitore-talde bat dugu, zuen seme-alabek goza dezaten, ondo pasa dezaten eta udako abentura bizi dezaten.

Jarduera eta jolas dibertigarriekin gozatzea eta ikastea nahi dugu. Jarduera artistiko, kirol, gastronomiko, ekologiko, musikal… betetako egitaraua dugu, aire libreaz eta naturaz gozatzeko aukera emango diena.

Zuen seme-alabek ondo pasatzeko uda ezberdin baten bila bazabiltza, ez izan zalantzarik eta erreserbatu plaza. Kuttunan uda harrigarria izateko behar duzun guztia eskatzen dizuegu.

IKUSI UDAKO BIDEOA

Programatutako jarduerak

  • Tailerrak: eskulanak, birziklapena, musika, masajea, sukaldaritza (galletak, pizza, izozkiak…),  ingurunea, adierazpen artistikoa (buztina, collage…)
  • Irteerak: igerilekua, museoak, hondartza, parkeak,…
  • Kirolak: gynkanak, olinpiadak, herri kirolak, kirolak (ping-pong, boleibola,…)
  • Beste jarduera batzuk: ur-jolasak, buruko trebetasun-jolasak, kanpoko jolasak, kooperativa eta mahai-jolasak, ipuin kontaketa, zinema, festa Holy eta gure jarduera bikaina: GOT TALEN lehiaketa.

Ordutegiak eta tarifak

OrdutegiaEgunaAste bat2 aste edo +
Sarrera 7:00-9:30 Irteera 13:00 (bazkaririk gabe)22€105€100€
Sarrera 7:00-9:30 Irteera 13:30-13:45 (bazkariarekin)26€115€110€
Sarrera 7:00-9:30 Irteera 15:00-16:30 (bazkariarekin)30€125€120€
Sarrera 13:00-13:30 Irteera 16:30 (meriendarekin)20€95€90€

Egutegia (ekainaren 20tik irailaren 9ra)

Argazkiak eta bideoak

Mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu zuen posta elektronikora DRIVE-rako esteka batekin egunero egiten dituzten jardueren argazki eta bideo guztiak ikusteko.

Argazkiak eta bideoak konfidentzialak dira, beraz ezin dira partekatu. Aipatutako datuen erabilera okerra sumatzen badugu, sarbidea ukatuko zaizue.

Erreserbatzeko prozedurak eta zehaztapenak

Aurrematrikula egiteko ezinbestekoa da gure webgunearen bidez on-line formularioa betetzea. Maiatzaren 9tik 13ra egongo da zabalik.

Aurreinskripzioa ixten denetik astebeko epean, baieztapen-mezu bat jasoko duzue formularioan adierazi duzuen helbide elektronikora. Mezu honetan matrikula formalizatzeko argibedeak emango zaizkizue (entregatu behar duzuen dokumentazioa eta erreserba gisa 25€ ordaintzea, fakturazio osoaren zenbatekoan aurreratutako kopurutzat joko da).

Mesedez, ziurtatu helbide elektroniko zuzena jartzen duzuela. Posta elektronikoen bandejak guztiak egiaztatzea gomendatzen da (spam eta zabor posta). Korreoa jasotzen ez baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan 943623603 telefonoan edo kuttuna@kuttuna.com helbide elektronikoan. 

Daten aldaketak plazen erabilgarritasunaren menpe egongo dira. Datak bakarrik bertan behera utzi ahal izango dituzue, plazak betetzeko aukera dagoenean.

Itzulketak: behin izen-ematea eginda, kuota bakarrik itzuliko da justifikatutako arrazoi medikoengatik.

Itxaron zerrenda: lekurik gabe geratzen direnak zain geratuko dira, bajak egonez gero.

Online matrikula egiteko inprimakia

Beheko botoiari klik eginez, haurra matrikulatzeko inprimakia irekiko zaizu: