TAILERRAK


JAIO AURREKO ESTIMULAZIOA

Haurtxoak, haurdunaldiko seigarren hilabetetik aurrera, jadanik garatu du entzumen gaitasun nahikoa inguratzen duten soinuak osatzeko. Musikaren, kantuaren eta mugimenduaren bidez estimulatuko dugu haren garun-azala.

SHANTALA MASAJEA

Shantala masajearekin haurtxoa erlaxatu, lasaitu eta maitatua sentitzen da.Ukimenaren bidez kontaktua hartzen dugu haurtxoarekin (ukituz,laztanduz,masajeatuz), horrela ematen diogu elikagai emozionala, proteinak, bitaminak eta mineralak bezain garrantzitsuak.

MUSIKA ESTIMULAZIOA

Haurraren emozioak, komunikatzeko eta adierzteko gaitasuna sustatzen dira musikari esker. Kuttunak bi tailerreko musika programa pedagogikoa eskaintzen dizu, haurraren garapen integrala bultzatzeko.

MUSIKA ETA MUGIMENDUA

Musika haurren garapena errazten du.
Ikasi musika jolasten
Gozatu abesten eta dantza egiten
Inprobisa ezazu musika jotzen eta eraiki perkusio txikiko tresnak


FAMILIA OSOARENTZAKO TAILERRAK

Kuttunan haurrentzako eta familientzako tailerrak antolatzen ditugu eta prest gaude tailerrak neurrira irekitzeko zuen eharren eta interesen arabera, haurrentzat, familia taldeentzat, hezitzaileentzat eta ikastetxeentzat.
Guraso eskola ere badugu.

JAIO AURREKO ESTIMULAZIO TAILERRA

Noretzat:gurasoak izango direnentzat haurdunaldiko 6.hilabetetik aurrera.
Iraupena:Ikastaro osoa 4 saio.

Zergatik jaio aurreko estimulazioa

Haurtxoak, haurdunaldiko seigarren holabetetik aurrera, jadanik garatu du entzumen gaitasun nahikoa inguratzen duten soinuak osatzeko. Musikaren, kantuaren eta mugimenduaren bidez estimulatuko dugu haren garun-azala.

Lotura afektiboa

Umetoki barneko garaian ereiten da adimen emozionala. Musikak eta inguruko harmoniak lagundu egiten dute gurasoen eta seme/alaben artean lotura emozionala indartzen. Lotura afektibo hori, baldintzarik gabeko batasun sentimendu hori, jaio aurretik bultzatu behar da haurra jaio arte itxaron gabe. Lotura horren kalitateak eragina iazango du haurraren emozioetan eta jokaeretan.

Jaio aurreko estimulazioaren aplikazioak

Jaio aurreko estimulazioak dakartzan abantailak agerikoak dira jaio ondoren. Haurtxoak aberastu egiten dira beren amarengandik eta aitarengandik jasotako estimuluekin eta gurasoek ezagutza eta tresna gehiago dituzte seme/alabekin elkarreragiteko.

Jaio ondoko estimulazioaren oinarrizko printzipioak

Behin jaio ondoren, jarrai dezakegu hasitako estimulazio planarekin. Haurraren bizitzako lehen etapetan beharrezkoak diren estimulaziorako eta hezkuntzarako oinarrizko printzipioak planteatuko ditugu. Saioa zabalik geratzen da familia-hezkuntzaren munduarekin loturiko esperientziak eta zalantzak elkarren aurrean azaltzeko.

HAURTXOENTZAKO SHANTALA MASAJE TAILERRA

Noretzat:8 hilabetetik beherako haurtxoentzat gurasoekin edo gurasoetako batekin edo haurtxoarengandik hurbil dagoen pertsona batekin.

Iraupena:Ikastaro osoa 4 saio.
TALLER-MASAJE-SHANTALA-(2)

Shantala masajearekin haurtxoa erlaxatu, lasaitu eta maitatua sentitzen da.Ukimenaren bidez kontaktua hartzen dugu haurtxoarekin (ukituz,laztanduz,masajeatuz), horrela ematen diogu elikagai emozionala, proteinak, bitaminak eta mineralak bezain garrantzitsuak.
Indiatik datorren masajea da, aintzinako masajea da,belaunaldiz belaunandi pasatakoa. F.Leboyer medikuari esker, gaur egun ezagutzen dugu, berak sartu zuen 50 urtean. Shantala masajea oinuragarri izaten da haurtxoarentzat eta egiten duenarentzat.

Helburuak:
  • Gurasoen eta haurtxoaren lotura indartu.
  • Giza baliabide batzuk eman haurtxoa lasaitzeko: Kolikoekin, negarrez ari denean, urduri dagoenean,…
Haurtxoarentzat oinuragarriak:
  • Aparatu dijestiboa aktibatzen du eta dijestioari laguntzen dio.
  • Loa erregulatzen du.
  • Lotura afektiboa indartzen du.
  • Nerbio sistema estimulatzen du eta hori psikomotrizitatea garatzen laguntzen du.
  • Segurtasun emozionala ematen dio.
  • Bere gorputzaren mugak zehazten ditu
Masajea egiten duenaren oinuragarriak:
  • Lotura afektiboa indartzen dugu haurtxoarekin.
  • Erditze ondorengo depresioa sahiesten du.
  • Autoestima hobetzen du. Haurtxoa manipulatzen konfidantza hartzen laguntzen du.
  • Haurtxoaren beharrak hobeto ezagutzea laguntzen du.

MUSIKA ESTIMULAZIOA

Haurraren emozioak, komunikatzeko eta adierazteko gaitasuna sustatzen dira musikari esker. Kuttunak bi tailerreko musika programa pedagogikoa eskaintzen dizu, haurraren garapen integrala bultzatzeko.

Nola lortuko dugu?

Musika baliabide askorekin, honako hauek besteak beste:
Haur kantak
Dantzak, jolasak eta biribilketak
Interpretazioa eta inprobisazioa
Ahotsa eta entzutea
Mugimendua
Tresnak

MUSIKA I ETA MUSIKA II

Norentzat:1/2 eta 2/3 urteko haurrentzat (gurasoekin edo gurasoetako batekin)
Maiztasuna:Astean ordu bateko saioak

Gure helburua da gurasoak eta haurrak hizkuntza unibertsal honetan trebatzea, haurraren hazte prozesuan laguntzeko familian egiten den txikienentzako tailer honen bidez.

TALLER-ESTIMULACION-MUSIKAL
Helburuak

Musikarekiko zaletasuna piztea.
Inguruan duten munua ezagutzea eta harekin kontaktuan jartzea.
Gurasoekiko lotura afektiboa musikaren bidez suspertu eta indartzea.
Haurraren irudimena garatzea.
Haurrak bere emozioak eta berezkotasuna adieraztea.
Haurraren garapen integrala bultzatzea era askotako musika esperientzia zabalen bidez, sozializazioa eta komunikazioa sustatzeko, eta aldi berean banakotasuna eta berezkotasuna bultzatuz.
Musika inguru aberatsean sartzea ahotsaren, entzutearen, mugimenduaren eta trenen bidez. Haurraren gaitasun kognitiboak, psikomotrizak eta afektiboak bultzatu eta garatzea esplorazioren, manipulazioaren, esperimentazioaren, interpretazioaren eta inprobisazioaren bidez, hainbat estilo eta garaitako obrak landuz.
Musika baliabideen sorta zabala eskaintzea: haur kantak, erretolikak, musika-ipuinak, biribilketak, dantzak, jolasak,…

Kuttunak jarraitzeko aukera eskaintzen du programa berezi baten bidez Musika eta Mugimendua tailerrean 3-6 urteko haurrentzat.

MUSIKA ETA MUGIMENDUA

Norentzat:musikarekiko interesa duten 3-5 urteko haurrentzat.

Maiztasuna:Astean ordu bateko saioak.

Kuttunaren musika programa pedagogikoa osatu egiten du tailer honek.

Helburuak

Musika haurren garapen ebolutiboa bultzatzeko eta hartan laguntzeko.
Ikasi musika jolasten
Gozatu abesten eta dantza egiten
Pasa ondo musikagile handien obrak ezagutzen
Inprobisa ezazu musika jotzen eta eraiki perkusio txikiko tresnak…