Lege Oharra
1. Webgune honen jabearen nortasuna
Uztailaren 11ko, 34/2002 Legea betez, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa,www.kuttuna.com webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:
- Izen soziala: Kuttuna Ikas eta Jolas S.L.
- IFK zenb.: B20949566
- Helbidea: Julio Caro Baroja 1 (Entrada por J.M.Iparraguirre) 20305 Irun (Gipuzkoa)
- Helbide elektronikoa: kuttuna@kuttuna.com
2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgunea honetarako sarbidea “Erabiltzaile” izaera esleituko dio eta www.kuttuna.com webgunean sarbidea egiten duen momentutik argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartuko ditu. Ondorioz, Erabiltzaileak webgunera sarbidea egiten duen aldiro erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko asmoa duenean, baldintza hauetan aldaketak egon daitezkeelako.
Zentzu horretan, “Erabiltzaile”-tzat hartuko da,www.kuttuna.com webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.
2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua
Erabilera-baldintza orokor hauek,www.kuttuna.com webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) baita jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
Kuttuna Haur Eskolak berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.
2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
- www.kuttuna.com webgunera sarbideak, hasiera batean, izaera librea eta doakoa du. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez kontratatutako zerbitzu edo produktu batekin lotuta egon daitezke. Kasu horietan, Kuttuna Haur Eskolak berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu.
- Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena izan beharko dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoen ekintzen arduradun bakarrak.
- Uneoro, Erabiltzaileek webgunean dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
- Erabiltzaileak izena emateko webgune honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea Kuttuna Haur Eskolari.
- Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartuko webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk webgunera sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumitzeko; publizitate-helburua duten webguneko datuak kaptatu; webgune honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; webgune honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
- www.kuttuna.com webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu beharko badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak, zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Hortaz, Erabiltzaileei emango zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak izango dira eta horren erabilera hirugarren batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik at dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzaileen ardura izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galdu izanagatik, legezkoa ez den hirugarren batek pasahitza erabiltzen badu zerbitzuen erabilera ez legezkoa egitea. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da Kuttuna Haur Eskolari berehala jakinarazteko ardura hartuko duena pasahitzak baliogabetzeko. Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena egiten ez duen bitartean, Kuttuna Haur Eskola ez da, inola ere, baimendu gabeko hirugarren batzuek egindako ekintzen arduradun.
3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak
Kuttuna Haur Eskola, www.kuttuna.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatu gabeko tituluan, webguneko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.
Honako lizentziaren arabera dago babestua edukia: Creative Commons, aitortu eta berdin elkarbanatu.http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5/
www.kuttuna.com webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Kuttuna Haur Eskolak, aipatutako lizentziari uko egiten dionik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.
Hori dela eta, Erabiltzaileak aitortu behar du www.kuttuna.com webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, modu berdinean elkarbanatu behar dituela.
Erabiltzaileek igotako edukietan, bestelako lizentzia bat erabiltzen bada, espresuki adierazi beharko da.
4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena
Kuttuna Haur Eskolak ez du www.kuttuna.com webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneari iruzur egin diola pentsatuta sortu diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.
- Kuttuna Haur Eskolak jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen:
- www.kuttuna.com webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitasuna eta erabilgarritasuna;
- akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea;
- www.kuttuna.com webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea;
- hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea;
- www.kuttuna.com webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonek eragindako kalte eta galerak.
- Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.kuttuna.com webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta webgune honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
- Kuttuna Haur Eskolak mantentze, konpontze, eguneratze edo hobetze-lanak direla eta, www.kuttuna.com webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan Kuttuna Haur Eskolak, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere webgunean.
- www.kuttuna.com webgunean egon daitezkeen beste webgune batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; Kuttuna Haur Eskolak ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
- Kuttuna Haur Eskolak ez du bere gain hartzen Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin ditzaketen erabileran. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin ditzaketen edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango direnik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.
5. Iraupena eta aldaketa
- Kuttuna Haur Eskolak sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.kuttuna.com webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
- Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, Kuttuna Haur Eskolak webguneko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta erabiltzaileak ezingo du eskatuko inolako kalte-ordainik.
6. Datu pertsonalen babesa – Pribatasun politika
- Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Kuttuna Ikas eta Jolas S.L. (aurrerantzean Kuttuna Haur Eskola) fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko edo/eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Kuttuna Haur Eskolak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka. Izan ere, Kuttuna Haur Eskolak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian. Era berean, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
- Datu pertsonalak biltzea
Kuttuna Haur Eskolak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke Kuttuna Haur Eskolak ezin izatea erabiltzailearen eskaera artatu. Kuttuna Haur Eskolak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Kuttuna Haur Eskolak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Kuttuna Haur Eskolak antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola Kuttuna Haur Eskolari bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta elkarteak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Kuttuna Haur Eskolak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
- Interesdunen eskubideak
Kuttuna Haur Eskolak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuak eskuratzeko, aldatzeko zein ezabatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Plaza Julio Caro Baroja 1 (Entrada por J.M.Iparraguire) Irun (Gipuzkoa), telefonoa: 943 623603 edo, bestela, kuttuna@kuttuna.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
- Segurtasun-neurriak
Kuttuna Haur Eskolak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla guztiz menderaezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Kuttuna Haur Eskolaren erantzukizunpekoak.
- Trafiko-datuak
Kuttuna Haur Eskolaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Kuttuna Haur Eskolari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Kuttunaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
- Indarraldia
Kuttuna Haur Eskolak bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo elkartearen praktikan aldaketa egon daitekeenez, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. Kuttuna Haur Eskolak aldaketaren bat egingo balu, testu berria web gune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta erabiltzaileak bertan izango du Kuttuna Haur Eskolaren egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, web gunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da. Horregatik, Kuttuna Haur Eskolak gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena
Kuttuna Haur Eskolaren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Hala ere, araudiak foru baten eraginpean jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, Kuttuna Haur Eskolak eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.
- Kuttuna Haur Eskolak sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.kuttuna.com webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
- Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, Kuttuna Haur Eskolak web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.